Zornotza Bertso Oskola taldeak finalerako txartela eskuratu dau

Bizkaie! 2024-04-29 13:22   Bertsolaritzea

Azkenengo kanporaketea, maiatzaren 3an izango da, Iurretan.

Zornotzako kaleak girotu ditue Larrabetzuko Itallen taldeak eta Zornotzako Bertso Oskola taldeak. Halanda ze, herriko taldeak lortu dau maiatzaren 25ean Arrigorriagan jokatuko diran finalaurrekoetara sailkatzea.

Saio bi jokatu ditue taldeek, lehenengoa 12:00etan Tomasa tabernaren aurrean, eta bigarrena 13:30ean Urtza tabernan, giro ederrean eta herriko publikoaren aurrean. Saioen ostean, bazkaltzera joan dira talde bietako kideak.

Hurrengo saioa barikuan izango da, hilak 3, Iurretan. Azkenengo kanporaketa izango da, beraz, saio horren ostean, erabagita geratuko dira finalaurrekoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu