Iñigo Llopisek eta Nahia Zudairek beste brontze bi lortu ditue

Bizkaie! 2024-04-29 07:50   Kirola

Madeirako Europako Txapelketan.

Iñigo Llopisek eta Nahia Zudairek egunotan Madeiran jokatutako ugerketa egokituko Europako Txapelketan erakutsi dabe nazinoarteko izarren artean eta udako Joko Paralinpikoetan dominaren bat irabazteko faboritoen artean kokatuta dagozala.

Jokoetarako txartela boltsikoan, gipuzkoarrek ekitaldia aprobetxau dabe gainerako ugerlariakaz lehiakortasuna neurtzeko eta azken xehetasunak emoteko. Beste behin be, helburuak lortzeko oso bide onetik doazela egiaztau dabe.

Europako Txapelketako azken jardunaldian 4×100 txanda mistoan parte hartu dabe Ariel Schrenck eta Sarai Gascone kirolariakaz batera, eta 4:11.87ko denporea egin ondoren, brontzea eskuratu dabe. Italiak eta Frantziak baino ez ditue gainditu.

Iñigo Llopis, 2021eko Tokioko Jokoetan dominaduna, lau dominagaz bueltauko da etxera: urre bat eta hiru brontze. Urrea bizkar estiloko 100 metrokoan lortu eban, lehen brontzea tximeleta estiloko 100 metroko lasterketan eta azken biak errelebo-probetan, 4x100 estiloetan eta 4x100 estilo librean.

Nahia Zudairek, barriz, Tokioko Jokoetan be parte hartu eban eta diploma paralinpiko bi ditu; horreezaz gan, hiru domina irabazi ditu kontinenteko txapelketan: zidar bat eta brontze bi. Zidarra estilo libreko 400 metrokoan, bular erako 100 metroetako lasterketan lehen brontzea eta aitatutako erreleboko brontzeagaz itxi eban parte-hartzea lehiaketan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu