2023ko Urrezko Hirukia: I. Euskadiko Leasbianen Topaketak
2024-04-29 08:06 KultureaLeitzan egindako Bollotopaketen barruan emon dabe autortzea.
Astegoienean EHGAM-en 2023ko Urrezko Hirukia emon dabe, Leitzan egindako Bollotopaketen barruan (500 bollera eta heterodisidentetik gora batu dira). 1983ko I. Euskadiko Lesbianen Topaketak izan dira Urrezko Hirukia jaso dabenak eta horregaitik erabagi eben igaz entregea atzeratu eta Bollotopaketen egitarauaren barruan emotea.
Igaz 40 urte bete ziran Euskadiko Lesbiana Feministen I. Jardunaldiak egin ziranetik. Hori dala eta, EHGAM-ek urtero emoten dauen Urrezko Hirukia jardunaldi hareen antolaketan eta bertan parte hartzen ibili ziranei emotea erabagi eben: bagenkiabn aurten Euskal Herriko Bollotopaketak egiteakoak ziran —kide batzuk atontzaile ibili ziran— eta, beraz, erabagi genduan ederragoa izango zala Urrezko Hirukia topaketetan emotea. Eta holaxe egingo dogu Leitzako frontoian.
Inportantea begitantzen jaku urteurren hau eta topaketa hauek erabiltea lesbiana feministek egin daben lana autortu eta eskertzeko. Kontua da ze 250 lesbiana inguru batu zirala 1983an Zamalbiden (Errenteria) egin ziran jardunaldietan, Mobimentu Feministako eta EHGAMeko kide lesbianek atonduta. Hainbat gogoetaren ondoren, lesbianak euren kabuz atontzeko beharra nagusitu zan eta Lesbiana Feministen Kolektiboak sortu ziran apurka-apurka, hainbat urtez erreferente izan ziranak.
LGTBI+ kolektiboaren memoria egitea ezinbestekoa da, Euskal Herrian kolektiboak izan dauen historia jaso eta ezagutzea. Eta memoria egiteko orduan ezinbestekoa da lesbiana feministek egin eben bideari erreparau eta autokritikea egitea, baita kolektiboaren barruan egon dan matxismoaz be. Holan, nahikoa autortu ez dan lanari jagokon errespetua eta esker ona adierazoteko lehen pausoak emon geinkez, hauxe gure ekarpen txikia bide horretan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!