Gernikako Bonbardaketearen 87. urteurrenean memoria-ariketea: Gernika(K)/Guernica(S)

Bizkaie! 2024-04-26 13:23   Kulturea

Testuinguru horretan kokatzen da Gernika(k)/Guernica(s) Nazinoarteko Kongresua.

Ezkerretik eskumara: Izaro Arroita, Pio Perez, Amaia Elizalde, Miren Ibarluzea, Mari Jose Olaziregi, Ana Gandara, Mikel Ayerbe, Nagore Fernandez, Ainhoa Urzelai eta Ismael Manterola. Errretratua: Ikor Kotx. | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskal Herriko Unibersidadeko Memoria Historikoa Iberiar Literaturetan (MHLI) ikertaldearen jardunaren barruan, aurtengo bagileko Nazinoarteko Kongresuan Gernikako Bonbardaketearen errepresentazino kulturalak eta Picassoren koadroaren eguneratze eta fenomeno transmedialak aztertuko ditue eta hiru erakusketa atondu.

87a ez da ospakizunetarako zenbaki biribil bat, baina zehatz-mehatz, 1937ko apirilaren 26ko Gernikako Bonbardaketatik joandako urteak dirala-eta, gogoratzeko modukoa da aurtengo urtemugea be, gogoratzea, akorduaren transmisinoa eta memoria bizirik mantentzea baitira ahanzturaren zulo sakonari aurre egiteko moduak, dinoe atontzaileek: UPV/EHUko komunidadeak 'Bakea, Justizia eta Instituzino sendoak' 16. Garapen Iraunkorraren Helburuagaz dauen konpromisoagaz bat, jazoera historikoa ez eze, gogorazo nahi geunke baita hari buruzko ikerketa eta zabalpe-lanetan dabilen Memoria Historikoa Iberiar Literaturetan ikertaldearen lana.

Gernika(k): trauma historiko baten errepresentazinoak, transmedialidadea eta birsemantizazinoa dau izena (PID2021-125952NB-I00, MCIU 2022-2025) (2022-2026) Mari Jose Olaziregi buru dauen ikertaldearen proiektu nagusiak, Gernikaren bonbardaketearen errepresentazino garaikidea eta Picassoren Guernica artelan ezagunak bultzatutako birsemantizazinoak eta prozedura transmedialak aztertzea helburu dauena.

Testuinguru horretan kokatzen da Gernika(k)/Guernica(s) Nazinoarteko Kongresua, UPV/EHUko Udako Ikastaroen programearen barruan 2024ko bagilaren 13an eta 14an gauzatuko dana. Gernika-Lumon bertan egingo da biltzarra eta nazinoarteko zein bertoko adituen hitzaldiak eta komunikazinoak zein memoria gaietako erakundeen ordezkarien mahai-ingurua izango da. Hizlarien artean, besteak beste, Stefanie Schüler-Springorum (Technische Universität Berlin), Xabier Irujo (CBS), Maitane Ostolaza (Université de Perpignan) izango dira. Era berean, Gernikako memoria-lekuetan ibilbide gidatua egiteko aukerea izango dabe parte-hartzaileek, bai eta ikertaldeak atondutako hiru erakusketak bisitetako be.

Kongresuaren irudia UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadean egindako irakaskuntza-prozesu baten emoitzea da. Biltzarra, Gernika, bonbardaketea eta Picassoren margolana atxakitzat hartuta, Sorkuntza eta Diseinu Graduko 3 taldek kartel-sorkuntzeari buruzko ariketa bat gauzatu dabe eta sortutako irudien artetik Amets Leriarena hautatu da kongresua iragarteko. Ikasleen lanen kalidaderen argitan, biltzarreko egunetan lanok ikusgai izango dira Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan.

Aurrekoa ez da izango ikertaldeak Gernikan eskainiko dauen proposamen artistiko bakarra. Kultur Etxeko Elai Alai aretoan Artearen memoria hezkuntzan erakusketea be izango da, ikertaldeko kideek Unibersidadea-Gizartea proiektu baten bidez landutako proposamen didaktikoa dau oinarrian eta sorkuntza eta arteak ikerketa eremu eta bide izanik, Euskal Herrian XX. mendean zehar eragin sakona izan daben gatazkak ume eta gazteakana hurreratzeko sortu da, horreen inguruan sormenez hausnartzeko. Erakusketeak proiektuaren oinarriei buruzko datuak jasoten ditu, bai eta materialaren sorkuntza-prozesuko eta ikasgeletako pilotajeetako materialak be.

Era berean, ikertaldeak Gernikako Bakeraren Museoagaz hitzartutako Memoriartean proiektuaren barruan, Xabier Erkiziaren Aire errea soinu-instalazinoa aurkeztuko da Gernikan, bizirik urten eben lekuko batek emondako deskribapenean oinarrituta. Artisteak lekukoaren nozinoa bere egin eta gerrearen zarata kontzeptuari buruzko hausnarketea egiten dau.

Bada, gerrearen soinuei, gatazka lantzeko hezkuntza-materialei zein Gernikaren gainerako isla artistikoei buruz hausnartu nahi izatea, aukera parebakoa da UPV/EHUko kideek atondutako ekitaldi-multzoa. Zehetasun gehiagorako eta izena emoteko, jo ikertaldearen webgunera eta Uda Ikastaroen webgunera

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu