Jon Etxebarria Zarandona izan da irabazlea gazteen kategorian 'Kontu zaharrak' ipuinari esker

Bizkaie! 2024-04-26 13:10   Kulturea

Amorebieta-Etxanoko Udalak ekimenari jarraipena emoteko konpromisoa agertu dau.

Ezkerretik eskumara: Jon Artabe Euskera zinegotzia, Nerea Aburto Gonzalez sariduna, Ainhoa Salterain alkatea eta Jon Etxebarria Zarandona sariduna. | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskerazko ipuin laburren lehen edizino honek izan dauen erantzun bikaina eta harrera ona ikusita, Amorebieta-Etxanoko Udalak ekimenari jarraipena emoteko konpromisoa agertu dau.

Udalak Liburuaren Nazinoarteko Eguna ospatu dau I. Ipuin Laburren Lehiaketea euskerazko lehen ipuin laburren lehiaketearen sari banaketeagaz. Aurten lehen aldiz atondutako lehiaketa honek harrera ezin hobea izan dau parte-hartzaileen artean, eta interes handia erakutsi dabe euskeraz idazteko eta irakurteko.

Guzak holan dirala, Jon Etxebarria Zarandona izan da 16 eta 22 urte bitarteko gazteen kategoriako irabazlea, Kontu zaharrak lanagaitik eta Nerea Aburto Gonzalez 23 urtetik gorakoen kategorian izan da nagusi Hil ezazu aita ipuinari esker. Sariak Ainhoa Salterain alkateak eta Jon Artabe Euskera zinegotziak emon zituen eta irabazle biek tokiko produktuen saskiak eta liburu moltso bat jaso zituen. Horrezaz gan, ipuinak udal webgunean zein herriko hedabideetan argitaratuko dira.

Epaimahaiak lanen kalidadea eta gai, estilo eta edade aldetik egon dan aniztasuna azpimarratu ditu. Ipuin guztiek hasiera bera izan arren Bete gabe nituen, artean, hamazortzi urte..., guztiek emon deutse jarraipen ezbarduna esaldiari, sormenari lekua emonez.

Lehiaketearen helburu nagusia da zornotzarren artean euskerearen erabilerea sustatzea.

Etorkizuneko edizinoetarako konpromisoa

Lehen edizino honek zornotzarren erantzun ona kontuan hartuta, Amorebieta-Etxanoko Udalak lehiaketea datorren urtean atontzeko asmoa agertu dau, Amorebieta-Etxanon literatur tradizino honi jarraipena emoteko.

Irakurri hemen ipuin irabazleak:

Kontu zaharrak | Jon Etxebarria Zarandona
Hil ezazu aita | Nerea Aburto Gonzalez

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu