Txaber Fernandezek Bilboko Udal Musika Bandea gidatuko dau
2024-04-25 10:41 MusikeaBihar, apirilak 26, arratsaldeko 18:30ean.
Bilbao Euskalduna Jauregiko denporaldiaren amaiera arrakastatsuaren ondoren, Bilboko Udal Musika Bandeak kontzertu-saio ugari eskainiko ditu uriko hainbat agertokitan.
Halanda ze, bihar, apirilak 26, Bandeak J.C. de Arriaga Musika Konserbatorioan Haziak lau haizeetara lana eskainiko dau. Kontzertu horretan, Txaber Fernández zuzendari bilbotarra izango da gidaritza lanetan. Percy A. Graingerren Händel in the Strand, Robert Jagerren Variations on a Theme by Robert Schumann, Martin Ellerbyren Paris Sketches eta Franco Cesariniren Mexican Pictures lako lanak entzun ahal izango doguz.
Hitzordua arratsaldeko 18:30ean hasiko da eta sartzea doban izango da jarlekuak bete arte.
Bandeak, musika-bireagaz jarraituko dau maiatzaren 5ean Arriaga Antzokian, José R. Pascual-Vilaplana zuzendari titularra buru dauela, Ehun urtetik gorako bilbainismoa Arriaga Antzokian izeneko ikuskizunagaz. Bilboko betiko musika-lanez eta abestiez gan, musika lirikoa oinarri izango daben obra ezagunak izango dira entzungai kontzertuan.
Zabalguneko Abesbatzak, Los Chimberos, Patricia Sésar sopranoak, Alberto Núñez tenorrak eta Koldo Villar baritonoak Botxoak kontzertu bat merezidu du kantu propioakaz idearen inguruan atondutako ikuskizunean hartuko dabe parte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!