'Play', XVIII. GetxoPhoto, bagilaren 6tik 30era
2024-04-25 08:28 KultureaBigarren urtez jarraian, María Ptqk komisario bilbotarrak zuzenduko dau programa artistikoa.
Igaz etenaldirako eta erritmoa bajatuteko deia egin baeben be, Getxophotoren edizino honetan guztiz kontrakoa egingo dabe, bigarren aldiz izango dan María Ptqk komisariaren eskutik, Play emon eta aurrera. Komisarioaren eretxiz: Ez dago olgetea baino gauza serioagorik. Umezaroan, olegetea askatasunaren sinonimoa da, helduen boteretik kanpoko fantasiazko mundu bat eta hor dana da posible eta errealidadea etenda geratzen dan. Legerik bako mundua. Baina olgetan zabizela gauza ugari ikasten dogu: arauak errespetetan, kanpotik inponidutakoak, olgeta horretan holan olgetan dalako, edo asmetan ditugunak, olgeta horretan beste era batera be olgau daitekelako. Bizikidetzearen oinarrizko arauak ikasten ditugu, taldea egiten eta bakarrik olgetan, galtzen eta irabazten, errespetetan eta negozietan. Proba-eremu zabal horretan etortekoa dana jorratzen dogu. Esangura horretan, Suitza, Japonia, Alemania, Txina, Argentina, Brasil, Espainia, Ukrania, Estadu Batuak, Polonia edo Errusia lako herrialdeetatik datozen 22 artistek beren lana erakutsiko dabe erakusketa eta instalazinoetan (gehienak espazio publikoan), uriko hiru ardatz nagusitan: Algortako erdigunean, Ereagako hondartzako pasealekuan eta Romo–Areetan. Erabiliko diran lekuen artean, Algortako Azokea aitagarria da, izan be, Jaialdiaren gune neuralgikoetako bat izango da: informazino gunea eta erakusteka bi hartuko baititu. Algortako Kasinoan, getxotarren topaleku eta aisirako gunea, Jason Fulford eta Verónica Fieiras artisten lanak aurkeztuko dira.
Amaia Agirre Getxoko alkateak ondokoa nabarmendu dau: Getxoko Udalak hasieratik babestu dau jaialdia eta, ondorioz, gure uria abangoardia kultural eta artistikoaren erdigunean jarri dauen ekitaldi baten parte gara, bisitari asko erakarten dituana. Iaz 60.000 lagun izan genduzan eta horrek eragin positibo handia ekarri eutson gure herriko jarduera ekonomikoari. Animau zaiteze, parte hartu eta kulturearen bidez Getxo ezagutzera. Eskerrik asko Begihandi kolektiboari hamazazpi urte honeetan egindako ahalegin handiagaitik.
Beste alde batetik, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria sailburuak azadu dauenez, Getxophoto lako jaialdiak beharrezkoak dira talentuari bultzadea emoteko eta gizarteari erakusteko. Kultureak arlo sozio-ekonomikoan be eragiten dauela erakusken dau Getxo 25 egunetan kulturearen agendan egongo da eta horrek eragina izango dau bertoko herritar, langile, mekataritza eta enpresetan. Horrezaz gan, Getxoko 30 bat saltokietako erakusleihoetan mundu osoko irudiak egongo dira ikusgai. Amaitzeko Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak azpimarratu dau Getxo eta Euskadi Kulturearen nazioarteko mapan kokatzen dituala.
Punta Begoña Galeriak Jaialdiaren beste kokaleku garrantzisu bat izango dira, izan be, erakusketa nagusi bi aurkezteaz gan, bertan hainbat jarduera egingo dira. Bigarren urtez jarraian, erakusketetako bat Ereagako igogailuan egingo da, oraingoan Masahisa Fukase nazinoarteko artista ospetsuaren eskutik. Instalazinoa igogailuaren barrutik disfrutau ahal izango da, igoteko eta bajatuteko bidean.
Kontuak kontu, irudiaren eta argazkiaren eremutik —eta harago—, Play unibersoan sartuko gara. 22 erakusketa aurkeztuko dira, gehienbat espazio publikoan, Getxophotok, bere homogeneizazinoaren eta pribatizazinoaren kontra, espazio publikoa (fisikoa zein onlinekoa) defendiduten dau, personok batzeko, alkar ezagutzeko, esperimentetako zein olgetako).
GetxoPhotok parte hartzeko programa sendoa dakar, era guztietako ikusleentzat pentsautakoa, besteak beste, alkarrizketa profesionalak, bisitak, aurkezpenak, proiekzinoak, performance-ak, tailerrak eta gaueko bisitak antolatuko dira.
Publikoari jagokonez, atontzaileek kontuan hartzen dabe beti Getxophotoren inguruan jazoten dan guztia eta helburua bertako bizilagunak nahiz bisitariak muga konbentzionalak gainditzen dituan esperientzia ludikoan sartzea da.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!