Portugaleteko Udalak Mikroipuin Festa atondu dau Liburuaren Egunean

Bizkaie! 2024-04-23 13:51   Kulturea

Euskerazko sormena sustatzea da asmoa.

Aitor Aurre Verdejo eta Mikel Torres Portugaleteko alkatea. | Ikusi handiago | Argazki originala

400 lagun izan dira parte-hartzaile aurten Portugaleteko Udaleko Euskara Zerbitzuak atondutako Mikroipuin Festan. Gaur, Liburuaren Eguna dala eta, sariak emon ditue dira, Santa Klara kulturtegian egindako ekitaldian. Martiaren 22an zarratu eben Portugaleteko Udaleko Euskara Zerbitzuak atondutako Mikroipuin Festa ekimenean parte hartzeko epea eta ordura arte 400 bat ipuin jaso dira udaletxean herriko bederatzi ikastegitatik bialduta: Karmengo Ama, Gabriel Celaya, Ruperto Medina, Antonio Trueba, Zunzunegi, Asti-leku, Santa María, Maestro Zubeldia, eta Kanpazar.

Lanon kalidadea bikaina izan da. Mikel Torres alkateak ondokoa esan dau sariak emoteko ekitaldian: Danok erakutsi dozue kontakizunak sortzeko trebezia aparta. Zorionak! Eta ez da kasualidadea, trebezia hori ez dalako jaioten geugaz batera, landu egiten dogu; txiki-txikiak garenean, entzunez eta berba eginez eta aurrerago, irakurketa eta idazketearen bitartez. Horrezaz aparte, alkateak esker bereziak emon deutsee irakasleei, hareen bultzadeari esker idazten baititue ikasleek ipuinak.

Mari Jose Blanco euskera zinegotziak azpimarratu egin dau irakurtearen eta idaztearen onurak: Irakurteak lagundu egiten deusku mundua eta geure ingurua ulertzen. Idazteak, barriz, bide emoten deusku hori guztia, mundua, ingurua, azaltzeko; ahotsa emoten deusku horren guztiaren barri emoteko aukerea izan daigun.

Mikel Torres alkatea eta zinegotziak.

Sariak

Mikroipuin Festan parte hartzeko, gehienez 100 berbako ipuina idatzi behar zan, aurten itsaso berbea erabiliz. Udal teknikariez osotutako epaimahai batek irabazle hautatu dau Aitor Aurre Verdejo, Asti Lekukoa.

Bestalde, hiru aitamen egin nahi izan ditu: batetik, Maider Garnil Karmengo Amako ikaslea, bigarrenik, Besaide Cabado, Zunzunegikoa eta hirugarrenik, Gabriel Celayako lehen hezkuntzako 3A ikasgela osoa. Irabazleok Udaleko Euskera Zerbitzuaren produktuen pack bana jaso dabe.

Dana dala, ekimen hau festa izanik eta ez lehia, parte-hartze guztiek opari bana hartu dabe eta Euskera Zerbitzuak beste opari batzuk zozketa bidez esleitu ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu