Uribe Kostako Mankomunidadeak '2024ko Guraso Eskolea' edegi dau

Bizkaie! 2024-04-23 10:44   Kulturea

Tailerrak doban eta aurrez-aurrekoak dira.

Uribe Kosta Mankomunidadeko umee eta euren familien ongizatea hobetzen jarraitzeko helburuari eutsiz, Uribe Kosta Zerbitzu Mankomunidadeko Gizarte Hezkuntza Artekaritzeak (GHAZ) eta Adikzinoen Prebentzino eta Osasuna Sustatzeko Zerbitzuak Guraso Eskolea jarri dau martxan beste urte batez.

Tailerrak doban eta aurrez-aurrekoak dira. Baldintza bakarra, tailerreko saioetara joateko konpromisoa hartzea da. Eskaintzea eskualdeko zazpi udalerrietako batean erroldautako personei zuzenduta dago eta ikastaroak ume hezkuntzan, lehen hezkuntzan eta bigarren hezkuntzan seme-alabak dituen gurasoei begira atontzen dira:

  • Umeen Hezkuntzea: Sandra Martín Andrés Diziplina Positiboko Familien hezitzaileak sei saio emongo ditu maiatzean eta bagilean Kurtzio Kultur Etxean, arratsaldez:
  • Lehen Hezkuntzea: Iñigo Zaballos Diez neuropsikologian hezia eta arlo digitalean aditua da eta sei saio eskainiko ditu arratsaldez, maiatzean, Gorliz Erakusgelan.
  • Bigarren Hezkuntzea: Jorge Madariagak, ADOS S.C.ko psikologo klinikoa, ume eta gazteakaz dabilenak lau saio eskainiko ditu maiatzean eta saio batean bagilean, denak arratsaldez, Berango Gazte Lab-en.

Saio guztiak gaztelaniaz izango dira baina nahi dauenak euskeraz parte hartu ahal izango dau. Informazino gehiago:

Izena emoteko azken eguna, maiatzaren 2a izango da (barruan) eta hurrengo formularioa betez egin daiteke hemen

Taldeak inskripzino-hurrenkerearen arabera osotuko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu