Marie Jacquot-ek debuta egingo dau Euskadiko Orkestran
2024-04-23 08:25 MusikeaGuztira, 5 kontzertu eskainiko ditue.
Vienako Sinfonikoko zuzendaria izango da Euskadiko Orkestrearen konbidau nagusia, Marie Jacquot hain zuzen be, gaztetasuna eta heldutasuna aurrez aurre jarten dituan sorkuntza bigaz egingo dau debuta. Protagonistetako bat, Mozart izango da, 29 urtegaz pianorako 20. kontzertua idatzi ebana; Markus Schirmer pianojole austriar ospetsu eta Grazeko Musika Unibersidadeko irakasleak interpretauko dau.
Horrezaz gan, Bruckneren obrea be interpretauko dabe: 60 urte zituala lortu eban arrakastea nazinoartean, 7. sinfonia estreinau ebanean. Ospetsua da, sinfonia idazten egoan bitartean, Felix Mottl zuzendariari bialdu eutson gutuna: Pensau dot maisua (Wagner) laster hilko dala, apika, eta orduan Adagioaren gaia etorri jat burura. Nabarmentzekoa da, obrearen iraupena: 70 minutu.
Egitaraua
- W. A. Mozart: Pianorako 20. Kontzertua (30').
- A. Bruckner: Sinfonia (70').
Data eta lekua
- Apirialk 26, 19:30: Principal Antzokia, Gasteiz.
- Apirilak 29, 19:30: Baluarte, Iruña.
- Apirilak 30, 19:30: Euskalduna, Bilbo.
- Maiatzak 2, 19:30: Kursaal, Donostia.
- Maiatzak 3, 19:30: Kursaal, Donostia.
Informazino gehiago, abonua eta sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!