'Durangalduek' eta 'Troiako zaldia' taldeek be irabazi dabe finalaurrekoetarako txartela

Bizkaie! 2024-04-22 12:25   Bertsolaritzea

Hurrengo saioa, apirilaren 28an izango da, Zornotzan.

Urdulizko saioa. | Ikusi handiago | Argazki originala

Lagun giroan jokatu ziran zapatuan Leioako eta Urdulizko saioak. Lehenengoan Troiako zaldia taldeak eta bigarrenean Durangalduek taldeak lortu eben maiatzaren 25ean jokatu diran finalaurrekoetarako txartela.

Urdulizko saioan eskualdeko Pirata Bertso Eskolako kideak eta Durangaldeko Durangalduek taldekoak batu ziran. Txiberri eta Basartena tabernetan egin zituen saio bien emoitzearen ostean, talde bisitariak irabazi eban finalaurrekoetara sailkatzea. Herriko publikoa lagun, giro ederrean egin ziran saioak, eta puntutan jarduteko astia be hartu eben.

Leioako saioan be, kanpoko taldeak irabazi eban Arrigorriagarako txartela. Kasu horretan, eskualdeko Leioatik Leioara eta Busturialdeko Troiako zaldia taldeen artean jokatu eben saioa. Giroa freskoa izan arren, Sustrai Taberna eta AsuaBerri tabernen kanpoko aldean egin ziran saio puntuagarri biak. Hirugarren saioan librean ibili ziran.

Hurrengo saioa, apirilaren 28an izango da, Zornotzan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu