'LeartiBai+', Algortan irabazle

Bizkaie! 2024-04-19 08:16   Bertsolaritzea

Zapatuan, hilak 20, kanporaketa bi egingo dira.

Giro ederrean jokatu ebezen Algortako Salem eta Azebarrin Taldekakoaren 4. kanporaketako saio biak. Bertsolariek saio bietan egindako lanak kontuan hartuta, LeartiBai+ taldeak egin dau aurrera eta maiatzaren 25ean Arrigorriagan jokatuko diran finalaurrekoetarako txartela lortu dau.

Taldekakoan ohikoa izaten dan moduan, taldeen arteko giroa izatea da garrantzitsuena, eta hori alaitzeko, akordeoiaren laguntzinoa izan eben. Bigarren saioa amaitutakoan, ganera, afari meriendea egin zan talde bien artean.

Hurrengo saioak

Zapatuan, hilak 20, kanporaketa bi egingo dira; biak Uribe Kostan.

Leioako kanporaketean Leioatik Leiora etxeko taldea eta Busturialdeko Troiako zaldia batuko dira. Hiru saio egingo ditue: 19:00etan izango da lehenengoa Sustraian, 20:30ean bigarrena Udondon eta 22:00etan azkena Kurkudin.

Urdulizko saioa, barriz, 19:30an hasiko da Txiberrin, eta horren ostean, Bastenara joango dira. Kanporaketean parte hartuko daben taldeak eskualdeko Pirata bertso-taldea eta Durangaldeko Durangalduek taldeak izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu