Iñaki Salvador eta Federica Michisanti Quartet, Chillida Lekun

Bizkaie! 2024-04-19 08:20   Musikea

Guztira, Jazzaldiak bost kontzertu eskainiko ditu Chillida Lekun.

2024an ehun urte betetzen dira Eduardo Chillida jaio zala, XX. mendeko euskal artista unibersal eta garrantzitsuenetako bat. Horren baitan, Donostiako Jazzaldiak 5 kontzertu emongo ditu Chillida Lekun.

Artistearen sorkuntzara hurreratzeko, Chillida Lekura hain zuzen be, zuzeneko kontzertuez disfrutetako eskaintza programau dabe.

Hiru kontzertu arratsaldez izango dira, 19:30ean, garagarrilaren 21, 26 eta 28an; Iñaki Salvador, Federica Michisanti eta MAC Saxophone Quartet taldea, hurranez hurran. Beste bi kontzertuak garagarrilaren 25ean eta 27an izango dira, Txikijazz egistasmoaren barruan, 12:30ean, Noa & The Helldrinkers eta Carole Alston taldeen emonaldiegaz.

Ibilgailuan joango diran personentzat aparkaleku bat jarriko da Galarretan, eta autobus bat egongo da doban Galarretatik museora joateko.

Kontzertuetarako sarrerak

Garagarrilak 21: Iñaki Salvador: Txoria nuen maite.

Garagarrilak 25: Noa & The Helldrinkers (Txikijazz).

Garagarrilak 26: Federica Michisanti Quartet.

Garagarrilak 27: Carole Alston (Txikijazz).

Garagarrilak 27: MAC Saxophone Quartet – Rosario Giuliani: The Future of Tradition.

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu