Isabel Coixet Bilbon protagonista

Bizkaie! 2024-04-18 09:17   Zinemea

Zuzendaria kamerearen atzean apirilaren 23an hasiko da.

Hamazortzi film eta dokumentalen zikloak nazinoarteko zuzendari eta gidoilari ezagunenetako baten filmografia barrikustea dau helburu eta, esangura horretan, Coixeten Cosas que nunca te dije (1996) eta A los que aman (1998) filmak ikusteko aukerea egongo da.

Azkuna Zentroan eskainiko diran proiekzino guztiak jatorrizko bersinoan azalduko jakuz, gaztelaniazko azpitituluakaz, baita euskeraz be azpitituluakaz, zikloko bi film luze honeetan: Nadie quiere la noche (2015) eta La librería (2018).

Zuzendaria kamerearen atzean izenburupean, Zinematekakon ziklo honek gitxi ikusitako edo nazinoartean ezagunenak diran espainiar zinema-zuzendari eta gidoigileetako baten atzera begirakoak izaten ez diran piezak barrikustea da asmoa.

Isabel Coixeten ibilbideari jagokonez, txikitan bere Super 8 ezagunaren atzean jarri zanetik, ez deutso sekula itxi objektiboaren bidez begiratzeari, testurak, isiluneak, soinuak... erakusteko fikzinoko filmetan, dokumentaletan edo film laburretan. Goya sari gehien dituan zinemagilea eta European Women's Audiovisual Network-eko ohorezko presidentea da.

Kontuak kontu, Zinematekako ziklo hau apirilaren 23an hasiko da, lehen film luze biren programazinoagaz: Cosas que nunca te dije (1996), ingelesez egin eban lehen filma, Berlingo Zinemaldian aurkeztua, zinemagintzearen industriaren ateak edegi eutsozana; eta A los que aman (1998), garai bateko filma.

Denpora tarte askotan girotuta dagoz biak, bere lanaren lehenbiziko gakoetara hurreratzen gaitue eta hari bera dabe gidari: maitasunaren sufrimendua.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu