Berbea eta marrazkia protagonista 'Izenak eta Izanak' Larraitz Torresen lantegian
2024-04-17 12:40 KultureaArtium Museoaren Amarauna familientzako pogramearen barruan dator ekimena.
Larraitz Torres artistaren eskutik, lantegi hau artearen, arkitekturearen eta umezaroko kontakizunen arteko bidegurutzea da Amarauna eta maiatzean izango dogu bueltan, Amaia Egidazuren eta Saioa Bikandiren Poltsikorako poemak emonaldiagaz.
Euskal Herriko Arte Garaikideko Museoak, Artium Museoak, Izenak izanak lantegia eskainiko dau datorren zapatuan, apirilaren 20an, arratsaldeko 17:00etan, Larraitz Torres artisteagaz. Izenak izanak sorkuntza plastikoa, arkitektura eta haurtzaroko kontakizunak uztartzen dituen proposamena da, eta parte-hartzaileek zentzumen-espazio kolektibo baten sorreran parte hartuko dabe. Proposamena Amarauna familientzako hileko programearen barruan kokatzen da eta 4 urtetik gorako umeentzat pensauta dago, heldu bat lagun dabela. Egitarauko jarduerak hileroko hirugarren larunbatean egiten dira, doakoak dira eta komenigarria da aurretik izena ematea 945 20 90 20 telefonoan (erreserbak jarduera hasi baino hamar minutu lehenagora arte errespetauko dira.
Espazio ludiko honetanbateren bati edo zeozeri izena jarri behar jakon momentutik abiatzen dan esperientzia poetikoa suponiduten dau du. Berbak protagonista dira umezaroaren kontakizunek eta marrazkiak, Luis Barragan mexikarraren (Pritzker saria) edo Miguel Garairen (euskal arkitekturearen barritzaileetako bat) lanak gogorarazoten dituan sorkuntzatan. Larraitz Torres pop kulturaren baliabide pedagogikoakaz eta elementuakaz lan egiten dauen artistea da, inguratzen gaituan testuinguruari buruzko beste ulermen batzuetara hurreratzeko. Plastificción performance entzutetsuagaz ekin eutson ibilbideari eta ordutik Permanent vacation (Bertsioa) (Dantzan Bilakaren esparruan), Inicio-Nowness (La Casa Encendida), The landscape the song the make up (Marfa, AEB), Sec. Int. Night (DAI/Casco, NL) eta Analphabet Orquestra (Ricardo Rojas Euskal Etxea, Buenos Aires, Paf-St. Me, Tabakalera-Donostia, Casco-Utrecht) aurkeztu ditu.
Artium Museoak maiatzean bere publiko gazteenari dei egingo deutso Amarauna programako beste jarduera batean parte hartzeko. Maiatzaren 18an, Amaia Egidazuk eta Saroa Bikandik Poltsikorako poemak saioa eskainiko dabe, ahotsa, gorputza eta irudia buztartzen dituan errezital poetikoan.
Familientzako programeari jagokonez, apirilaren 20an, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara, Izenak izanak Lantegia eskainiko dau Larraitz Torres artisteagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!