Gernikako Bakearen Museoak berbaldia eta dobako bidaia Gursera atondu ditu
2024-04-17 08:10 Kulturea87. Gernikako Bonbardaketea gogoratzeko.
Gernikako Bakearen Museoa oso pozik dago Gernika oraintsu memoriaren lehen leku izentau dabelako eta museoak eta bere dokumentazino-zentroak egindako lana izentapen horretan autortua izan dalako.
Gernikako Bakearen Museoak Gernikako bonbardaketearen 87. urteurrena gogoratuko dau aurten, Gernika eta Gurs (Frantzia) herria lotuko dituan dobako hainbat jardueren bidez:
- 2024ko apirilaren 23an, arratsaldeko 18:00etan, Anton Gandariasen eta Unai Egiaren berbaldia izango da Bakearen Museoan, Busturia, Gurs, Hradischko: Angel lekuona errauts batzuen istorio harrigarria izenburupean.
- Apirilaren 26an, museoak sartzea doban eskainiko deutse bertaratzen diran guztiei. Gernikako Bakearen Museoko zuzendariak eta dokumentazino zentroko arduradunak parte hartuko dabe egun horretako ekitaldi guztietan (Gernika sariak, lore eskaintza Zalloko kanposantuan...).
- Maiatzaren 4an, Gurs: Gernika Berriko amets zapuztua aldi baterako erakusketea amaitu baino lehen (maiatzaren 12ra arte), Gernikako Bakearen Museoak egun osoko dobako ibilalditxu bat atondu dau Gurseko (Biarn, Frantzia) konzentrazino esparrua ezagutzeko, Josu Chueca historialari eta adituaren eskutik.
Kontuak kontu, Gurseko esparruko alanbre-hesi eta barrakoien artean 60.000 persona baino gehiago pasau arren, izen-abizenakaz identifikau daitekezanak 11.000 inguru dira. Zoritxarrez, 1940ko bagilean, esparruko sarrera eta urteera liburuak suntsitu ziran, preso egondako persona guztien identifikazinoari traba eginez.
Plazak mugatuak dira (50 plaza) eta interesa dauenak izena emon behar dau hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!