Aldakan, Capsula, Ezezez eta J Martina, 'Artistas en Ruta' programean

Bizkaie! 2024-04-15 07:35   Musikea

Zuzeneko musikea indartzeko eta talentu barriak publikoari hurreratzeko egitasmoa.

AIE erakundeak atontzen dauen Artistas en Ruta estadu mailako zirkuituak ezagutzera emon ditu 2024. urteko azken hiruhilekoan zuzeneko kontzertuak eskainiko dituen euskal taldeak: Aldakan, Capsula, Ezezez eta J Martina.

Zuzeneko musikea indartzeko eta talentu barriak publikoari hurreratzeko programea da. Gaur egun ezagunak diran hainbat talde edo bakarlarik zirkuitu horretan parte hartu dabe, esaterako, Amorante, Hofe x 4:40, Merina Gris, Neomak, Airu, Kulto Kultibo, Verde Prato, Amak, Lukiek, Ezpalak, Bulego, Idoia, Dupla, Olatz Salvador edo Zetak.

Programearen edizino bakotxak bi ziklo ditu: lehenengoa urtarriletik bagilera eta bigarrena irailetik abendura. Estadu osoko kazetari, areto-programatzaile eta kultura-kudeatzaileek osotutako batzorde batek aukerau ditue taldeak.

Horreezaz gan, 2024ko bagilera arte, Amorante, Hofe x 4:40 eta Merina Gris taldeek kontzertuak emongo ditue estaduan zehar, zirkuituaren babespean.

Etxepare Euskal Institutuak AIEnRUTa-Artistas programea babesten dau, euskal musikarien presentzia bermatzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu