Süne taldeak 'Lau korapilo' abestia kaleratu dau
2024-04-12 11:19 MusikeaJosune Arakistain da taldearen burua.
Huntza-ren ibilbide arrakastatsua atzean itxiz, Josune Arakistain Süne-k bere lehenengo diskoaren aurrerapen abestia kaleratu dau, Lau korapilo izenekoa. Abeslari eta konposatzaile gazteak ibilbide barriari ekin deutso; trikitixea ardatz hartuz, elektronikearen munduan sartu da.
Tradizinoari keinua eginez, trikitixearen erabarritzea aldarrikatzen dau, izan be, gizonezkoena zan mundua izatetik, gaur egun emakumeek konkistautako territorioa da trikitixearena. Halanda ze, betiko doinuek gaur egungo melodietara eroaten dosku.
Inork gitxik uste izan dau trikitixea musika garaikideagaz erlazionau eitekeanik, eta proiektu honegaz neure ahizpek urte luzeetan itxitako ondare guztia eraldatu nahi dot, adierazo dau Josunek.
Abestia Alejandro Paezek produzidu dau, Madrileko Chanela Clicka estudioan. Abestiaren irudia, barriz, Chroma estudioak egin dau eta Muga izan da bideoklipearen sortzailea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!