'Ortzadarra', 2024ko Herri Urrats, maiatzaren 12an Senperen

Bizkaie! 2024-04-12 08:16   Kulturea

8 gune, aurrekoetan baino 2 gehiago eta eszena barri bat dira nobedadeak.

seaska.ikastolak eta Herri Urrats | Ikusi handiago | Argazki originala

Beskoitzen emondako prentsaurrekoan aurkeztu dabe 2024ko Herri Urrats, maiatzaren 12an izango da eta barritasun handiakaz dator: eszena barri bat (Gipuzkoa gunea) eta gune barri bi (Bizkaia eta Kei).

Egun osoko egitarau oparoa atondu dogu eta ez dira animazioak faltako.

Herri Urrats 2024ko kantua Neomak taldeak egin dau: Hor gaude.

Gunez gune Herri Urrats egunean ondokoak topauko doguz:

- Nafarroa Barria Gunea: Basapiztiak, Mister Xaguak, Zetkin, Delitium Tremens, Muga Zero (Maketa Lehiaketako irabazlea), Esne Beltza eta Leihotikan.

- Araba Berria Gunea: Haizea Arrosa, Mutxikoak, Niko Etxart, Bele, Neomak, Nogen eta Holako Deluxe.

- Gipuzkoa Gunea: Bertsolariak (Amets Arzallus, Irantzu Idoate, Haira Aizpurua eta Unai Agirre. Xalbat Alzugarayren gidaritzapean), Baiona Kantuz, Etxepe, Pisso OPH, Eire eta DJ Bull eta Elepunto.

- Xiberua Gunea (Dantza Gunea): Estitxu Robles eta Dantzaz, Neskena, Brilili Banda, Ortzadar eta Erregetxopitak eta Los Chancaires.

- Lapurdi gunea: Zapiain Sagardotegia, Zikiroa, Kuxkutu. Mantangorri eszenan umeentzat: Gurashow, Pontx eta Eidaberen Gora Bihotzak.

- Baxe Nafarroa Gunea: Erronka Nazionala.

- Bizkaia Gunea (Gune berria): Umeentzako puzgarriak.

- KEI gunea (gune barria Kattalin Elizalde kolegioan): Pelota partiduak goiz osoan.

Horrezaz gan aintziran zehar: joaldunak, Elektropottotte, Elektrotxorongo, Gaitistan...

Ondo pasetako aukera ederra izango dogu maiatzaren 12an eta euskeraz bizi nahi dogula aldarrikatuko dogu lau haizetara, Ortzadar erraldoi bat margotuz aintziran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu