VIII. Dantz Point-ek zapatuan ekingo deutso denporaldiari
2024-04-11 12:55 KultureaAmesak ardatz izango dituan hitzordua apirilaren 13an izango da.
Dantz Point proiektu kulturala da, musika elektroniko eta garaikideko performance artistiko eta sortzaileak sortuz ondareari balioa emotea helburu dauena.
Gaur goizean, prentsaurrekoan, Dantz Point-eko denporaldia barria eta Dantz jaialdiak aurkeztu dira. Aurkezpenean izan dira Maria José Telleria Kulturako foru zuzendaria, Isaac Palencia Gazteriako foru zuzendaria, Jon Insausti Donostiako Kulturako zinegotzia eta Jokin Telleria Dantz-eko zuzendaria.
Gipuzkoan jaio zen 2019an eta, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailari esker hazi da. Orain arte egindako 80 Dantz Point baino gehiagoren ondoren, 2024an lurralde osoan, estaduan eta nazinoartean zabalduko da ekimena.
Denporaldi honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Departamentuaren, Kelerren eta Gipuzkoako udalerrietako hainbat udalen babesa izan dau. Errenterian egingo dan Dantz Pointak, barriz, Laboral Kutxaren laguntzea izango dau.
María José Telleria Kulturako foru zuzendariak nabarmendu dauenez, Dantz Point proiektu kulturala da, mugak gainditzen dituana eta musika elektronikoaren eta garaikidearen bidez gure ondarearen aberastasuna indartzen dauena. Dantz Point sormen eta adierazpen artistikoaren erreferente bihurtu da Gipuzkoan, 80 saio baino gehiago egin baitira orain arte.
Isaac Palencia, Gazteriako foru zuzendaria, pozik agertu da edizino honetan parte hartzeagaitik: Musika elektronikoa modu eraginkorra da gazteakaz konektetako eta gazteok identifikauta eta ordezkatuta sentidu daitekezan adierazpen eta sormen-espazio bat eskaintzeko. Komunidadea eregiteko eta alkar ulertzea eta tolerantzia sustatzeko tresnea da.
Lasarte-Oriako Okendo plazan egingo dan ekitaldiaren helburua Lasarte-Oriako ondarearen eta historiaren balioa nabarmentzea izango da, tokiko eta lurraldeko talentuaren bidez. Sei artista izango dira: Rubio B2B Paolo Solo, Furonia B2B Lila, Kapitaina eta Jonfer. Dantz Pointa Okendo plazan izango da, Lasarte-Oriako erdigunean, herriagaz oso lotuta egon dan Donostiako familia garrantzitsu baten omenezko izena daroan lekuan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!