Hemen da Gabarra Eguna 2024 argazki lehiaketea

Bizkaie! 2024-04-11 10:39   Kirola

Athletic Clubek argazki lehiaketea iragarri dau eta gaia bakarra Gabarrearen ospakizuna.

Apirilaren 11a egun historikoa izango da. Familia athleticzale osoaren oroimen kolektiboan geratuko dan momentu ahaztezin horreetako bat, mundu osoa harrituko dauena futbol klub baten eta zelaian ordezkatzen dauen herriaren arteko alkartzeagaitik. Ospakizun hori belaunaldien artean transmitidutako hezkuntza sentimentalaren parte izatera pasauko da, orain 40 urte Gabarrak Itsasadarra azkenekoz zeharkatu ebanean legez. Eta horixe da, hain zuzen be, Gabarrearen ospakizuna (Gabarra Eguna), Athletic Clubek ekitaldiaren bezperan atondutako argazki-lehiaketea.

Hau da Gabarra Eguna 2024 lehiaketan parte hartzeko ezagutu behar dozun oinarrizko informazinoa:

Zer

Parte hartzeko, persona bakotxak argazki bakarra bialdu behar dau, 2024ko apirilaren 11n, eguenean, Itsasadarrean, Gabarreagaz eta Bilbon egingo dan Kopako 25. tituluagaz lotuta.

Nork

Edozeinek parte hartu leike, zalea zein profesionala, edade nagusikoa bada.

Zelan

Argazkiak bialdu ondoko helbidera: @athletic_eus irudi bakarra bialduz, JPG fitxategi bat izan beharko da, gitxienez 2400 × 1600 pixelekoa, eta bereizmena 300 dpi-koa.

Atontzaileek RAW jatorrizko artxiboa eskatuko deutse hiru argazki irabazleei.

Erantsitako argazkiagaz batera, helbide elektroniko berean lehiakidearen informazino hau agertuko da: izen-abizenak, NAN eta hartu-emonetarako eskuko telefonoaren zenbakia.

Noiz

Irudiak jasoteko epea 2024ko apirilaren 11tik 30era bitartekoa da.

Klubak maiatzaren 7an, martitzenean, jakinarazoko dau lehiaketearen erabagia.

Sariak

Lehen saria: The Lion Experience bikoitxa Athletic Club-CA Osasuna partidurako, maiatzaren 12ko astegoienean jokatuko dana, zehazteke dagoan ordutegian.

The Lion Experience-k ondokoa barrubatzen dau:

  • VIP eraztunean zentrautako sarrerea, baita zerbitzu gastronomikoa be.
  • Welcome pack-a.
  • Taldearen aldageletara eta aldageletako tuneletara bisitea jokalariak heldu aurretik.
  • Talde biak estadiora heltzen ikustea esklusiban.
  • Partiduaren aurreko beroketaz gozetea zelaian bertan.
  • Prentsa-aretora sarbidea neurketa osteko prentsaurrekoa zuzenean jarraitzeko.
  • Lehen taldeko jokalari bategaz meet and greet-a gune mistoan.

Bigarren saria: 2024 Kopako kamiseta berezia, talde txapeldunak eskainia eta sinatua.

Hirugarren saria: Athletic Club-eko karnet bi.

Lehiaketearen oinarri orokorrak irakurri hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu