II. Arbola Jaialdiak programazinoa aurkeztu dau

Bizkaie! 2024-04-11 09:07   Kulturea

Zugatzen kulturea ezagutzeko hogeita hamar jarduera proponiduten ditue.

Arbola Jaialdiaren bigarren edizinoak arte, zientzia eta landare-kulturan oinarritutako programea hartuko dau maiatzaren amaierara arte Iruñean. Guztira, programeak 10 egoitza, 3 berbaldi performatibo, 4 erakusketa, 4 zugatz-pedagogiako ibilaldi, 2 tailer, umeentzako 4 irakurketa eta zugatz-proiektuen topaketa bat batzen ditu.

Sei herrialdetako hamabost bat artista eta dibulgatzaile inguruk hartuko dabe parte, besteak beste, Joaquín Araujo (Extremadura), Adriana Reyes (Madril), Arantxa Ciafrino (Alemania), Catarina Saraiva (Portugal), Claire Hurley (Irlanda), Ghislaine Verano (Nafarroa), Ian Capillé (Portugal), Maitane Azpiroz (Nafarroa), Manuel Vason (Erresuma Batua), Marco Ranieri (Italia), Monika Aranda (Nafarroa) edo So Dias (Portugal).

Arbola Jaialdi parebakoa eta aitzindaria da munduan, eta praktika artistiko barritzaileak, dibulgazino zientifikoa eta ekintza komunitarioa atontzen ditu transizino eko-sozialaren garaian zugatzen indar poetikoa eta politikoa ospatzeko.

Jaialdiaren bigarren edizinoa aurkeztu dabe Civicanen, Fernando Urra, Nafarroako Kutxa Fundazionaren eta La Caixa Fundazinoaren ordezkaria; Isabel Ferreira, Jaialdiaren zuzendari artistikoa; Mikel Artxanko, Antartika Kultur Container-en arduraduna; eta bertan bizi diran Adriana Reyes eta Marco Ranieri artistak.

Arbola Jaialdia, apirilaren 12tik maiatzaren 14ra bitartean egingo dabe. Bertan, hainbat ekitaldi atondu ditue: Ibilaldia: Exotikoak; Exotic; Hazten ari den guztia;  Hazten den guztia, zuhaitzen ahotsa; Badakigula baina badakigula ez dakigun zerbait: Labanda; Zuhaitz-irakurketak; Ibilaldia: Zuhaitzetan, etxean bezala; At home in the trees (Zuhaitzetan, etxean bezela).

Horrezaz gan, maiatzaren 15etik 18ra izango da Arbola Festa, hemen programazinoa.

- Maiatzaren 15ean. Eguaztena.

  • 19.00: Arbola berbaldia. Joaquín Araujo. Civican. Entzungela.
  • 20.00: Arbola erakusketea. Erakusketa kolektiboa Arbola 2024 artisten eskutik. Civican.

- Maiatzaren 17an. Barikua.

  • 17.00: H2O: Zugatzak eta ura. Zugatz-pedagogiako ibilaldia. Antartika urteera (Kale Nagusia 53).
  • 20.00: H2O: Aurre-estreinaldia. Maitane Azpiroz. Zirkua/Dantza. Aranzadiren irlatxoa.

- Maiatzaren 18an. Zapatua.

  • 11.00: Iruñeko Zugatzak. Zugatz-pedagogiako ibilaldia. Antartika urteera (Kale Nagusia 53).
  • 13.00: Basoko Arte-Bainuak. Ghislaine Verano. Esperientzia sensoriala. Aranzadiren irlatxoa.
  • 18.00: Arbola topaketea. Zugatz-kulturako proiektuak aurkeztea. Condestable. Ekitaldi-aretoa.
  • 20.00: Oihan Koreografiak. Berbaldi performatiboa. Adriana Reyes. Condestable. Areto gotikoa. 18 urtetik gora.

Arbola egoitzen programea

Martiaren 20tik maiatzaren 30era bitartean, Arbolak zugatz-kultura aztertzen daben bost herrialdetako artisten diziplina anitzeko hamar egoitza hartzen ditu. LABEA - Arte, zientzia eta natura laborategiak atonduta, egoiliarrek laguntzino ekonomikoa jasoten dabe, proiektuak jorratu ahal izateko, lan egiteko eta eroso egoteko. Maiatzaren 15etik 18ra Arbola Festen aurkeztuko dira.

Sorkuntzarako bost egoitza hartzen ditu: Claire Hurley (Irlanda), Ghislaine Verano (Nafarroa), Ian Capillé (Portugal), Monika Aranda (Nafarroa), Maite Azpiroz (Nafarroa); bi bitartekotza-egoitza: Adriana Reyes (Madril), Marco Ranieri (Italia); zentro egoitza bat: Catarina Saraiva (Portugal); eta ikerketa eta dokumentazino egoitza bat: Arantxa Ciafrino (Alemania).

Arbola 2024 Egoitza Programeari amaierea emoteko, Arbola Festen zehar erakusketa kolektibo bat egingo da, artisten sorkuntza prozesua irudikatuko dauena.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu