Kulturea Bilbo Zaharrera bueltauko da BLV-ART-en eskutik
2024-04-10 13:38 KultureaApirilaren 18tik 28ra.
Programea gaur goizean aurkeztu dabe Bilboko Udalean eta bertan izan dira Alicia Otxandategi, BLV-ART-eko zuzendaria eta udal kultura programatzailea eta Justo Ezenarro, Bilboko Udaleko kultura zuzendariordea be. Natalia García Muro koreografoak El espacio de los límites jantza-piezearen zati labur bat eskaini dau.
BLV-ART programeak antzerki fisikoa, arte biziak, jantzea eta instalazino artistikoak dakarz eta formatu handiko argazkiakaz osotutako instalazino bat aurkeztuko dau Esto es un cuerpo izenburupean, Laura C. Vela eta Malu Reigalen eskutik. Komisarioa igaz ELLAS. Guardianas de la ría aurkeztu eban Ainhoa Resano izango da.
Jarduera guztiak doban izango dira lekua bete arte, Bilborockeko saioak izan ezik, bost euroko prezioa izango baitabe.
Bilbo Zaharra auzoak urtero egiten dituan kultura jarduerei ekingo deutso apirilaren 18tik 28ran, Bilboko auzoa kulturearen erdigune bihurtuz.
Publikoak hamar bat proposamenez gozau ahal izango dau, besteak beste, antzerki fisikoa, jantza ikuskizunak, arte biziak, kontzertuak, poesia errezitalak eta objektuen antzerkia. Gune honeetan ikusi ahal izango dira: San Frantziskoko Udaltegian, Bilborock Aretoan, Berreginen Museoan eta Okela Sormen Laborategian.
Aurtengo programazinoa gorputzari buruz doa eta beraz, aitatu behar da Ainhoa Resanok komisario dauen eta BLV-ART-ek bultzattako Esto es un cuerpo izeneko argazki instalazinoa, Martzana kaian ikusgai egongo dana: Esto es un cuerpo erakusketeak gorputz kolektibo baten ibilerea erakusten du, uriko espazio publikora joaten dana gure ahul dagoan indarra gogoratzeko. Proiektu artistiko honek argazkigintzearen eta literaturearen bidez liburu bilduma bat eskaintzen dau, mundu honetan biziteko esperientziaren garrantzian arretea jarriz. Liburu bakotxa gorputzaren zati bati eskainia dago.
Erakusketa honek irudia pentsamendua sortzaile eta hausnarketa kritikoen eredu bezela ulertzen dau. Zubiaren alde batetik bestera jarritako zortzi QR kodeek erakusten dabe hori, argazki bakotxaren informazinoa baitago. “Esto es un cuerpo” Ane Jarque, Carol Caicedo, Carlota Visier eta Laura C. Velaren ideia originala da, Comisura argitaletxeak argitaratuta. Argazkiak Laura C. Vela eta Malu Reigal artisten lanak dira.
BLV-ART abangoardiako adierazpide artistikoakaz lotuta dago eta Udalak Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan garatzen dituan Plan Bereziakaz bat egiten dau, auzokideen bizi-kalidadea bermatzeko, bai auzoen dinamizazino sozialean be.
Udalak kulturearen alde egiten dau, uriko hainbat gune birgaitzeko elementu bezela.
BLV-ART 2007an sortu zen, Bilbao Zaharra, Kulturarako zubia Udalaren kultura-estrategiaren barruan kultura-programa aitzindari legez, auzoaren inguruko kultura-jardueren programa zabal bat martxan jarteko helburuari eutsiz. Ekimen honen bidez, auzoari balioa emon nahi jako.
BLV-ART-i buruzko informazinoa eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!