Antzerki-produkzinoa sustatzeko laguntzea bosgarrenez plazaratu dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2024-04-10 13:09   Kulturea

2.500 euroko laguntzea emongo jako hautatutako lanari.

Erretratuan: La Piel konpainiaren 'Beren izenez' antzezlana, 2024ko sariduna. | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskerearen Akademiak 2020an sortu eban antzerki-produkzinoa sustatzeko laguntzea, Bilboko Udalaren babesari esker eta orain bosgarren deialdia plazaratu dau. Kontuak kontu, 2.500 euroko laguntzea emongo jako hautatutako lanari (gidoia + antzezlanaren produkzinoa).

Oinarri-arauen artean, hona hemen garrantzitsuenak:

1. Antzezlanek, gehienez be, 30 minutu eta, gitxienez, 15 minutuko iraupena izan behar dabe.

2. Testuek euskeraz idatzita egon behar dabe.

3. Antzezlanak jatorrizkoak eta estreinau bakoak izan behar dira.

4. Lanak areto txikietan antzezteko modukoak izango dira, hau da, formatu txikikoak.

5.- Ez dira onartuko antzerako beste laguntzaren bat jaso daben piezak.

6.-Bakarrizketak be onartuko dira.

7. Lanak (gidoia + proiektuaren ezaugarri nagusiak) bialtzeko epea 2024ko urriaren 6an amaituko da.

Hautatutako antzezlana 2025eko Lautan Hiru jaialdian estreinau beharko litzateke.

Laguntzearen helburu nagusia euskerazko antzerkia hauspotzea da, batez be, pieza laburren sorkuntzea suspertzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu