XXVII. Hegaluze Sarirako hautagaien proposamenak aurkezteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2024-04-09 09:28   Kulturea

Maiatzaren 1ean amaituko da proposamenak aurkezteko epea.

XXX. Arrain Azokearen barruan emongo dan XXVII. Hegaluze Sarirako hautagaiak proponiduteko epea zabalik dago. Hegaluze Sariak ekintza puntual edo jarraipen profesionala saritzen dau eta Bermeoren izena zabaldu eta goratu edo herriaren alde lan egin dauenari emoten jako. Saria persona, erakunde, alkarte, erakunde, enpresa edo proiektu batek jaso leike eta proposamenen artean arlo guztietakoak aurkeztu daitekez: kirola, enpresea, kulturea, gizartea, ekonomia...

Irabazlea Arrain Azoka Alkarteak aukeratuko dau eta hautagai batentzako proposamen asko badagozude, bat izatea legez hartuko litzateke, botazinorik egin barik. Proposamenak aurkeztu gura dituenek orri batean idatzi beharko ditue aukeratuaren datuak eta zergaitik aukeratu daben. Proposamenak aurkezteko bideak: Bermeoko Udal Turismo Bulegoan edota turismoa@bermeo.eus posta elektronikora idatzita.

Hautagaien proposamenak aurkezteko azken eguna maiatzaren 1a izango da. Ondoren, XXVII. Hegaluze Saria maiatzaren 17an emongo da, urtero egiten dan modura, Arrain Azokearen inaugurazino ekitaldian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu