Miloe bat lagun batuko ei da Ibaizabalen gora gabarreak egingo dauen ibilbidera
2024-04-10 13:50 KirolaGabarrearen ibilerea Abrako Itsas Klubaren inguruetan hasiko da apirilaren 11n, arratsaldeko 16:30ean.
Athletic Clubeko Koparen 25. titulua ospatzeko ekitaldien programearen barruan, gabarreak bere ibilbidea egin ondoren, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren harrera instituzionalen txandea helduko da, baita talde txapeldunaren agurrak be. Gabarrea udaletxeko zubiaren ondoan 18:30etik 19:00etara egotea aurreikusi da; halanda ze, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok, talde txapelduna hartuko dau udaletxean.
Autortzearen eta ondoetorria emoteko aurreskuaren ondoren, harrera instituzionalak Arabiar Aretoan jarraituko dau; bertan, alkateak eta presidenteak, entrenatzaileak eta Athletic Clubeko kapitainak berbaldi laburrak emongo ditue. Horren ostean, txapeldunak balkoian agertuko dira zaleak agurtzen.
Arratsaldeko 19:30etik 20:00etara, Bizkaiko Foru Aldundira joango dira, eta Bizkaiko ahaldun nagusi Elixabete Etxanobek harrerea egingo deutso taldeari. Udalean lez, Foru Jauregiko harrera-aretoan Athletic Clubeko dipudadu nagusi, presidente, entrenatzaile eta kapitainaren berbaldi laburrak izango dira.
Ekitaldien egitaraua amaitzeko, talde txapeldunak zaleak agurtuko ditu Aldundiaren eraikineko balkoitik.
Guztira, 160 enbarkazinok egingo dabe bat Gabarreagaz.
Gabarrearen ibilbidea
- 16:30: Abrako Itsas kluba.
- 16:35: Portugalete.
- 17:10: Lamiako - AAHH Sestao.
- 17:30: Erandio, Sestao.
- 17:45: Lutxana, Punta Zorrotza.
- 18:00: Zorrotzaurre, Zorrotza.
- 18:15: Deustu, Itsasmuseum.
- 18:30: Campo Volantin pasealekua, Uribitarte.
- 18:35: Bilboko Udala..
Segurtasun, mobikortasun eta garbiketa operatiboak
Zirkulazino-murrizketa gehienak apirilaren 11ko 14:00etan hasiko dira. Halan da be, kasu batzuetan aurreko gauean hasiko dira kaleak zarratzen (Zorrotzaurren, adibidez) edota egun horretako goizean, 08:00etatik 14:00etara bitartean, batez be inguru honeetan: Erkoreka plazea, Zingira, Epaltzaren Alarguna, Arenala, Nafarroa, Plaza Biribila, Kale Nagusia eta Astarloa, taldea Udaletxetik Foru Aldundira eroango dauen autobusaren ibilbidean hesiak jarri behar diralako.
Operatiboa 22:00ak inguruan amaituko dala aurreikusten da; halan da be, ibilgailuen zirkulazinorako aurrerago edegiko dira kaleak, hesiak jaso ondoren.
Udaltzaingoko langile gehienak prest egongo dira ezarritako dispositiboetan lan egiteko, eta, suhiltzaileak (ohiko guardiak indartuz) taldea igaroko dan lekuetan zabalduko dira, baita itsasadarrean be.
Garbiketa Zerbitzuko dispositiboa (giza baliabideak eta baliabide teknikoak) itsasadarra garbitzeaz arduratuko da, gabarrea eta gabarreagaz batera doazen ontziak igaro ondoren. Itsasadarraren inguruko kaleak be garbituko ditue, baita jente gehien ibiltea aurreikusten dan eremu guztietan be.
Udalak pantaila erraldoi bat jarriko dau Udaletxe aurrean, han batutako personek ekitaldia jarraitu deien. Era berean, espazio bat atonduko dabe mobikortasun urriko personek ekitaldia jarraitzeko aukerea izan deien.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!