Jose Antonio Ardanza hil da bart Kanalan 82 urte zituala
2024-04-09 08:17 Kulturea14 urtean izan zan lehendakari (1985etik 1999ra).
Aitatu epe horretan, euskal gizarte kohesionadua lortzea izan eban helburu, demokraziaren eta askatasunaren oinarrizko printzipioen alde.
Elorrion jaio zan, 1941eko bagilaren 10ean. Derioko Seminarioan ikasi eban umetan, baita Durangoko Jesuiten Ikastetxean be.
Jose Antonio Ardanzaren ibilbideko mugarrietako bat abertzaleen eta sozialisten arteko koalizino anitzaren sorrerea izan zan, 1986 eta 1998 bitartean.
Bolada gogorrak bizi izan zituan urte horreetan guztietan, Ardanza lehendakariaren agintaldiko lehen urteetan, ETAk Maria Dolores Katarain, Yoyes, hil eban eta talde armatuak beste 21 persona hil zituan Hipercorreko atentaduan.
Ajuria Eneako Hitzarmena mugarria izan zan Hego Euskal Herriko politikearen historian: EAJ, PSE, EE, EA, CDS eta AP alderdiek sinatu eben eta Euskadin ordura arte izandako hitzarmen politiko anitzena izan zan.
Kontuak kontu, Jose Antonio Ardanza lehendakariaren heriotzearen ondoren, Eusko Jaurlaritzeak hiru dolu-egun ezarri ditu eta ganerakoan, Ikurrinak, haga erdian Ajuria Enea Jauregian eta Euskadiko egoitza ofizialetan.
Jose Antonio Ardanza Garro Lehendakariaren heriotzea dala-eta egindako adierazpen instituzionalean ondokoa esan dau Iñigo Urkullu lehendakariak: euskal gizarteari emondakoaren eta konpromisoaren eredu da Ardanza.
Kontuak kontu, hil-kaperea Elorrion egongo da eta hileta-eleizkizuna eguaztenean egingo dabe, Elorrion.
Jose Antonio Ardanza, Goian Bego.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!