2024/04/13 19:00

Berrizeko Kultur Etxean. | Antzerkia

'Itzali(ko) Bagina'.

19:00

ESTREINALDIA

Bertsoa oinarritzat dauen antzerki ikuskizuna. Trama izakereak hiru personaia bertso munduko zein euren barne munduko bakardadetik kolektibora eroango ditu. Barruan dituen itzalen eta kanpoko errealidadearen linboan alkar ikusten ikasiko dabe. Egungo sistema indibidualistea kritiketako asmoa dau obreak. Bertso munduan kokaturiko istorio bat izan arren, ez dau bertsoaz berba egiten, harago doazen auzi sozialetara salto egin nahi dau: generoa, osasun mentala, familia nuklearra, meritokrazia...

Kontuak kontu, honako honeek parte hartzen dabe:

  • Gidoia eta antzezpena: Janire Arrizabalaga, Izaro Bilbao eta Araitz Katarain, Lokatz Loreak Sormen Kolektiboa.
  • Zuzendaritzea: Iraitz Lizarraga.
  • Argi diseinua: Junki Mayo.
  • Atrezzoa: Idoia Beratarbide eta Alvaro Ledesma.
  • Kartela: Unai Anso.
  • Bideoa eta argazkiak: Unai Lizartza.
  • Laguntzaileak: Miren Amuriza, Ibil Bedi Musika Taldea, Ixone Asategi Eta Haize Lekuona.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu