Anarik 'Giza zarata' lanaren aurkezpen kontzertua eskainiko dau
2024-04-08 12:25 MusikeaApirilaren 11an, Gasteizko Jimmy Jazz Aretoan.
Giza zarata da Anariren zazpigarren lana eta bere ohiko bandeagaz aurkeztuko dau diskoa, hilak 11an, Gasteizko Jimmy Jazz Aretoan.
Euskal musikaren ahots ospetsuenetakoa da, 1996. urtean Anari diskoa kaleratu ebanetik. Horren ostean, Habiak, Zebra, Irla Izan, Zure aurrekari penalak, Epilogo bat, Coupages#4 eta Orain diskoak kaleratu ditu.
Hogei urteko ibilbidean musikari askogaz kolaborau dau baina Mikel Txopeitia, Xabier Olazabal eta Karlos Osinaga musikariak beti izan ditu alboan. Horrezaz gan, Bidehuts zigiluaren sortzaileetako bat da.
Kontuak kontu, eguenean aurkeztuko dau diskoa, ondoko musikarien laguntzinoagaz:
- Anari Alberdi (ahots nagusia eta gitarra).
- Xabier Olazabal (baxua).
- Mariano Hurtado (pianoa eta organoa).
- Ander Mujika (gitarra elektrikoa eta ahotsa).
- Xabier Etcheverry (arrabita eta ahotsa).
- Mikel Txopeitia (bateria).
Sarrerak hemen.
Aurrerago eskainiko ditu ondoko kontzertuak:
Donostia, Bilbo eta Gernikan kantau ondoren, kontzertu bi iragarri ditu azkoitiarrak:
- Apirilaren 20an, Iruñeko Totem Aretoan.
- Apirilaren 21ean, Hendaiako Mendi Zolan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!