Carmen Artazak Ernesto eta Rodolfo Halffter konpositoreen lana interpretauko dau

Bizkaie! 2024-04-05 13:18   Musikea

Lied Arriagan zikloaren barruan.

Carmen Artaza eta Rubén Fdez Aguirre (Arriaga Antzokia). | Ikusi handiago | Argazki originala

Arriaga Antzokiko foyerrak datorren eguaztenean, hilak 10, Lied Arriagan zikloaren barruan programautako bost kontzertuetatik hirugarrena hartuko dau. 19:30etik aurrera, Carmen Artaza mezzosopranoak Rubén Fdez Aguirre pianistearen laguntzinoagaz emonaldia eskainiko dau. Kontzertuan, Ernesto eta Rodolfo Halffter anaien musikea entzuteko aukera izango dabe zaleek.

Halffter anaiek, XX. mendearen hasierean, iraultza kulturalaren barruan lan bikaina egin eben, izan be, aldaketa horreen ordezkari izan ziran eta diziplina-trukea sustatu eben. Zortzien Taldea edo Madrilgo Taldea musika taldeen parte izan ziran, uriko musika giroa barpiztuz. Gerra Zibilearen ondorioz, Rodolfo Mexikora erbesteratu zan eta Ernesto, barriz, Portugalera. Errezitaldiak, konpositore bien figurea eta obrea hurreratuko dau.

Lied Arriagan zikloa

Arriaga Antzokiak Lied Arriagan zikloaren bigarren edizinoa atondu dau 2024ko urtarrila eta bagilera bitartean. Naroa Intxaustik eta Aurelio Viribayk emon eutsien hasierea zikloari urtarrilaren 24an. Horren ostean, bigarren kontzertua Javier Povedanok eta Rubén Fdez. Aguirrek eskaini eben zezeilaren 14an.

Hurrengo kontzertua Artazarena izango da eta horren ostean kontzertu bi izango dira; Maiatzaren 8an, Adriana Viñuela sopranoa eta Elisa Rapado pianistea; eta, bagilaren 12an, Miren Urbieta sopranoa eta Rubén Fdez. Aguirre pianistea.

Eskuratu sarreak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu