Sustabiz Fundazinoak 'Urdaibai Gure Kirolak Sustatzen' jardunaldia atondu dau
2024-04-05 11:58 KirolaApirilaren 14an, eskualdeko neska-mutilak geure kirol tradizionaletara hurreratzea da asmoa.
Herri Kirolak, Euskal Pelota eta Arrauna sustatzeko Sustabiz Fundazinoak, Gautegiz Arteagako Udalagaz batera, Urdaibai Gure Kirolak Sustatzen jardunaldi parte-hartzailea atondu dau datorren domekarako, apirilaren 14rako, eskualdeko neska-mutilak geure kirol tradizionaletara hurreratzeko. Hitzordua herriko frontoian izango da 12:00etan eta Busturialdeko 6 eta 14 urte bitarteko neska-mutikoak parte hartzea gura dabe atontzaileek: seguru gagoz gure tradizinoak ez dirala galduko belaunaldi barriei hareakanako pasinoa transmitiduteko kapaz bagara. Gure Herri Kirolak geureak dira eta umeak ezinbestekotzat ditugu kirol horreek aurrera egin deien. Busturialdea-Urdaibaiko herriak kohesionetea, koordinetea eta inpliketea Herri Kirolak, Euskal Pelota eta Arrauna sustatzeko, batez be gazteenen artean. Horregaitik, eskualdeko herritar guztiak konbidetan doguz Gautegiz Arteagara etorri daitezan adierazo dau Joseba Etxebarria Sustabiz Fundazinoko zuzendariak.
Domeka goiz osoan zehar Gautegiz Arteaga Herri Kirolen erdigune bihurtuko da: 10:00etatik 11:45era Arkupe Sustabiz Kirol Alkarteko pelota partidak izango dira.
12:00etan hasiko da Gautegiz Arteagaren Urdaibai Gure Kirolak Sustatzen jardunaldi parte-hartzailea. Bertan, 6 eta 14 urte bitarteko neska-mutil eta gazteek hainbat diziplina probau ahal izango ditue: trontza-zerra, harrijasotea, txinga eroatea, ingude jasotea, sokatira, eskupelotea eta pala.
Programan parte hartzen dabenen edadeari egokitutako material eta araudia izango da. Gainera, topaketara hurreratzen diran neska-mutilak eta gazteak animetako Enara Gaminde goi-mailako pelotariagaz eskupelotan ibilteko aukerea izango dabe. Inhar Urruzuno Sustabiz Herri Kirol zentroko entrenatzailea eta goi mailako harrijasotzaileagaz harrijasoten ibilteko aukerea izango dabe. Bertaratzen diranek, gainera, harrijasote eta trontza erakustaldiaz gozetako aukerea izango dabe Sustabizko kirolarien eskutik: Ander Larrucea,
Uxue Lejarcegui, Mikel Ugalde eta Leire Astoreka.
Topaketan zehar zozketak egingo dira eta parte-hartzaileentzat eta euren familientzat luntxa eskainiko da (13:30ean).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!