Batxillergoan aurrematrikulea egiteko epea edegita

Bizkaie! 2024-04-05 12:20   Pil-pilean

Eskaerak eta dokumentazinoa aurkeztea epea, apirilaren 8tik 19ra izango da.

Hezkuntza Sailak datorren astelehenean, apirilaren 8an, edegiko dau 2024-2025 ikasturterako Batxilergoan eskabideak aurkezteko epea, Euskadiko ikastetxe publiko nahiz itunpekoetan. Izena emoteko bide bi izango dira, betiko lez: ikastetxeetan bertan edo hemen.

Datorren 2024-2025 ikasturtean Batxilergoa ikasteko aukerea eskaintzen daben 200 ikastetxe pasatxo izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan, publiko eta itunpekoak, ondoko lau modalidade honeetako bat ikasteko: Zientzia eta Teknologia Batxilergoa; Giza eta Gizarte Zientzietako Batxilergoa; Batxilergo Orokorra; edo Arteetako Batxilergoa. Aurtengo ikasturtean, 32.704 ikasle ari dira Batxilergoa ikasten Euskadin.

Kontuan hartu beharreko egutegia:

  • Apirilaren 8tik 19ra: eskaerak eta dokumentazinoa aurkeztea (biak barne).
  • Maiatzak 7: onartuen eta ez onartuen behin-behineko zerrendak argitaratuko dira.
  • Maiatzaren 14ra arte: behin-behineko zerrendei erreklamazinoak egiteko epea.
  • Maiatzak 21: onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrenden argitaratzea.
  • Bagilaren 17tik garagarrilaren 2ra: matrikulea egiteko epea.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu