Cultura Revista SGAE aurkeztu dabe
2024-04-04 07:57 KultureaGaur egun jokera diran balio musikalak, ikus-entzunezkoak eta eszenikoak erakusteko sortutako argitalpen digitala.
Argitalpena 11 emakumeen talentuz beteta dator. Hasierako erreportajeak bildurrezko zinemea egiten daben egileen olatuari eusten deutso: Laura Alvea, Angeles Huerta, Carlota Pereda eta Alice Waddington. Horrezaz gan, Andrea Jaurrieta, Nina filma estreinetako gitxi falta danean, bere garaian Carla Simon, Neus Ballus, Paula Cons, Meritxell Collel, Clara Roquet edo Elena Martin Gimeno egin eben legez, orrialdeotan protagonista da. Zehetasunak hemen.
Queralt Lahoz eta Judeline egileak eskema guztietatik kanpo geratzen diran artistak ditugu, akaso, etorkizuneko sua gure musika eszenarako. Maria Diaz Megiasek, gure beste bazkideetako batek, etxe honetako Ana Diosdado Saria irabazi dau amatasun subrogatuaz berba egiten dauen antzerki-testu ausart bati esker.
Bestalde, Almudena Heredero produktorea (Mujeres en la Industria de la Música alkarteko presidentea, hain zuzen be), Maria Jose Mora koreografoa (Dansa Valenciako zuzendaria), Eme DJ artista elektronikoa (Depresión en la Cabina) edo Paula Quintana kazetaria (Radio 3ko Capitán Demoko zuzendaria) euren arlo propioetan indar handiko ahotsak ditugu.
Horreek guztiek gogorarazoten deuskue Emakumearen Eguna urte osoa izan daitekeela, eta ez martian bakarrik. Silvia Perez de Pablos SGAE Fundazinoko Ikus-entzunezkoen zuzendari instituzionalak, gure editorialean holan laburbatzen dau: Belaunaldia konpartiduteaz gan, argitalpen honetako protagonistek aurrez pentsautako idea eta aurreretxiez paso egiten dabe, sormenari askatasunez aurre eginez. Neska indartsuak dira, eta ezinbestekoa jake beste neska batzuek holan ikustea, hau da, erreferenteak izatea.
Horreek gai guztiak jorratzen ditue Cultura Revista SGAE-ren ale honetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!