'Expodistrito' erakusketa ibiltariak apirilaren 5etik aurrera Bilbon

Bizkaie! 2024-04-03 11:19   Kulturea

Bagilaren 28ra arte doban gozau ahal izango dira.

Erakusketa horreek San Inazio – Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, San Frantzisko, La Bolsa, Abando eta Errekaldeko udaltegietan ikusi ahal izango dira.

Expodistritoko izen nagusietako batzuk, besteak beste, Montse Villamayor Merino, Eduardo Alonso Nieto, Claudio Lorenzo Quintela eta Arantza Sáez de Lafuente Calvo dira.

Horrezaz gan, Akuarelisten Euskal Alkarteak atondutako ikastaroko tailerretan egindako lanak erakutsiko dira, baita Pablo Bergerren Robot Dreams filmaren, Animazinoko Film Onenaren Goya Saria irabazi dauenaren prozesu artistikoari buruzko erakusketea be.

Programeak Jon Mikel Bañalesen komiki-erakusketa bat be izango dau eta lau bisita gidatu iragarri ditue artisten eskutik.

Bilboko Udalak atontzen dauen erakusketa ibiltarien zikloak, Expodistrito, proposamen barriez betetako boladea dakar bariku honetatik, apirilaren 5etik aurrera.

Expodistrito bagilaren 28ra arte doban gozau ahal izango da goizez, zein arratsaldez. Programa osoari buruzko informazinoa eskuragarri dago www.kulturabarrutik.eus-en.

Expodistrito

Programa Bilboko Udaleko Kultura Arloaren ekimena da eta Bilboko arte-adierazpenak deszentralizau eta artista hasibarrien lana jentaurrean aurkezteko helburua dauka. Ohikoa dan legez, erakusketak txandakatuz joango dira, eta horreetako bakotxaren data zehatzak konsultatu ahal izango dira kultur programazioa jasoten dauen webgunean (www.kulturabarrutik.eus) eta 010 telefonoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu