'Hur Ikasten' aplikazinoa kaleratu dabe

Bizkaie! 2024-04-03 10:19   Kulturea

Gookapi unibersoko personaietako baten aplikazinoa.

Gookapik, eduki interaktiboa dauen hezkuntza-entretenimenduko ikus-entzunezko plataformeak aplikazino barria kaleratu dau: Hur Ikasten, Gookapi unibersoko personaietako baten aplikazinoa. 3 eta 5 urte bitarteko umeentzat diseinautako euskerazko edukiak dituan lehen plataforma interaktiboa da Gookapi, atsegin handiz aurkezten dau magia, euskerea eta errealidade areagotua buztartzen dituan hezkuntza-proposamen barritzailea.

Jokoak eta enigmak buztartuz, esploratzaile txikiek ezagutza barriak topauko ditue, Hur Ikasten serieagaz ikasitakoa praktikan jarriz. Halanda ze, Gookapik Hur Ikasten hezkuntza-tresna bezela aurkezten dau.

Aplikazinoa eskuragarri dago iOS eta Android plataformetan, hezkuntza-magia umeen eskuetara eroanez.

Esperientzia digitala eskaintzeaz gan, plataforma horrek koaderno barritzaileak eskaintzen ditu; horreetan, jokoak eta jarduerak batzen dira, ikaskuntza dibertigarria izan deien.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu