16-18 urte arteko diasporako euskalduna zara?
2024-04-03 08:32 KultureaAstebete eskas geratzen jatzu EuskarAbenturan izena emoteko.
Datorren asteko astelehena, apirilaren 8a, azken eguna izango dabe diasporako gazteek, baita Ipar Euskal Herrikoek be, izena emoteko EuskarAbenturaren 2024ko edizinoan. Gogoratu ekimen honen 7. edizinoa garagarrilaren 1etik 31era egingo dala, 125 espedizinokide partaide, hilebetez Euskal Herri osoa oinez zeharkatuz, euskal geografia in situ ezagutuz, eta bertako biztanleen eskutik, euskal historia, kulturea, ohiturak eta jenteagaz zuzenean hartu-emonak izateko, guztia euskeraz. Euskal Herri osoko eta Diasporako gazteentzako ekimena da, euskalki guztiak entzungo dira, eta lagunak be edonongo euskaldunak egingo ditue parte-hartzaileek. Doban da jarduerea da eta Diasporakoentzako bekak dagoz Euskal Herriraino etorteko.
Parte hartzea aukera parebakoa da, eta merezidu dau izena emotea edo informazinoa pasetea; dana dago webgunean baina jakinarazoko dogu zelan parte hartu, izan be, interesatuek minutu bateko aurkezpen bideo bat eta banakako proiektu bat bialdu beharko ditue, EuskarAbentura alkarteak proponidutako gaia eta formatuen artean bat aukeratuz. Oraingo edizinoan, ondokoak dira hiru gaiak: 1.- Euskera batua eta euskalkiak, euskara batuak euskalkiak zapaltzen edota baztertzen dituala uste dozu? Edo alderantziz, euskalkiek prestigio gehiago dabela esango zeunke?; 2.- Emakumea eta kirola, egun, kirolaren esparruan parekotasunik ba al dago emakume eta gizonezkoen artean? Emakumeek mutilek beste kirol egiten dabela esango zeunke? Kasualidadea ete da hori?; 3.- Utopia, zelan irudikatzen dozu etorkizuna? Mundu horretako zein elementu ditugu gaur egun eta zeintzuk aldatu dira?
Lanak sei formatu posibletan aurkeztu ahal izango dira: lan literarioak, musikalak, historikoak, ikus-entzunezkoak, plastikoak eta sormen digitalekoak. Espedizino taldea osotzeko hoberen balorautako 125 lanak hartuko dira kontuan, baita hautagaien generoa, errealidade soziolinguistikoa eta jatorria be, euskal gazteriaren aniztasuna jasoko dauen espedizino talde bat osotzeko helburuari eutsiz. Jasotako proiektuak ebaluau ondoren, parte hartzeko hautatutako 125 gazteen behin-behineko zerrendea jakinarazoko da. Irakurri oinarriak eta egin klik izena emoteko formularioan.
Informazino gehiago nahi izan ezkero, jo euskarabentura.eus web orrialdera. Ez galtzeko moduko aukerea da! Eta gogoratu, zeuk ezin badozu erabili, egiozu mesedez oparia zeure inguruko baten bati honen barri emonez!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!