Eneko Bidegain eta Karmele Jaio, 2023ko 111 Akademiaren Sariko finalistak
2024-04-02 11:23 KultureaAkademiakideek Bichta éder eta Maitasun kapitala lanen artean hautatu behar dabe sariduna.
2023. urteko 111 Akademiaren Saria nori emon erabagiteko 111 Akademiak hirugarren eta azken botazino txandea martxan jarri barri dau: Castillo Suarezen Alaska, Eneko Bidegainen Bichta éder, Oihane Amantegiren Cayo Hueso, Josebe Blancoren Hausnarrean, Miren Agur Meaberen Itzulerak, Karmele Jaioren Maitasun kapitala eta Juan Kruz Igerabideren Ura saltoka izan dira lehian bigarren txandan, lehenengo bueltan boto gehien jaso eben zazpi obrak, hain zuzen be. Bigarren bueltan saridun izentetako beharrezkoa dan botoen % 40 lortu dauen lanik ez da izan eta, beraz, boto gehien jaso daben obra biak aurtengo finalera pasau dira: Eneko Bidegainen Bichta éder eta Karmele Jaioren Maitasun kapitala. Horreen artean hautatu beharko dabe sariduna akademiakideek apirilaren 28ra bitartean.
Gauzak ondo bidean, 111 Akademiak apirilaren amaieran emongo dau ezagutzera 2023ko 111 Akademiaren Saria
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!