Modus Operandik 'Ellos Dicen Mierda' bideoklipa kaleratu dau

Bizkaie! 2024-04-02 10:16   Musikea

Dupla taldeagaz batera.

Modus Operandik Ellos dicen mierda La Polla Records taldearen abestia egokitu dau Duplagaz batera; kantua, Atzo/Gaur diskoan kaleratu eben. Bideoa, barriz, Iker Villak zuzendu dau.

Egileek adierazo dauenez, mundua pikutara doa eta La Polla Records taldeko Evaristok bikain adierazo dau bizi dogun egoerea. Ez dogu inoiz autotunea erabili, hau da estreinako aldia. 80ko hamarkadan punka izan zana, orain toki hori trapak hartu dau. Trapetik hasita, rock, rap eta punkera bideratu dogu abestia.

Modus Operandiren hirugarren lana Erviti Studio-an (Aizoain, Nafarroa) grabau, nahastau eta masterizau dau Josu Ervitik. Dupla taldeaz gan, ondoko artista honeek be parte hartzen dabe diskoan: Aiora Renteria (Laztana, Latzen), Afrika Bibang (Mañana será igual, Barricada), Dánae (Oreka, Berri Txarrak), eta Janus Lester (Itsasoa gara, Ken Zazpi).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu