Grace Jones, Bilbao BBK Live Jaialdiko kartelburu

Bizkaie! 2024-04-02 07:45   Musikea

Eguneko sarrerak gaur, hilak 2, jarri dira salgai.

Bilbao BBK Live Jaialdiaren 2024ko edizinorako talde danak erakarri ditue atontzaileek. Garagarrilaren 11an, 12an eta 13an maila handiko artistak batuko dira Kobetamendin, besteak beste, Massive Attack, The Prodigy, Grace Jones, Arcade Fire eta Jungle.

  • Eguena, garagarrilak 11: Massive Attack, The Prodigy, Air, Los Planetas, Folamour (A/V), Cymande, Death from Above 1979 edo Sen Senra.
  • Barikua,garagarrilak 12: Grace Jones, Underworld, Khruangbin, Meute, Parcels edo Albert Pla.
  • Zapatua, garagarrilak 13: Arcade Fire, Jungle, Slowdive, Floating Points, Alvays, Zoe Gustosso.

Basoa. Santutegi elektronikoa

Ondoko artista honeek ikusteko aukerea izango da: DJ Tennis, Sofía Kourtesis, Neska, Ogazón, Jannifer Cardini, Dj Gostoso b2b Senda Fatal, Necola Cruz, Niki Lauda, John Talabot, Burdino eta Bored Lord.

Lasai, Bilbora begira

Lasai gunearen helburua 100 beteak ez gainditzea da; horretarako, ondoko artistak egongo dira:  Rinse FM, Xamana Jones, Baldman, Lucient, Toni Bass, Miguel Agnes eta JA$$$.

Bonuak salgai dagoz jaialdiaren webgunean; epeka ordaintzeko aukerea badago, baita kanpineko sarrerea erostekoa be. Eguneko sarrerak gaur, hilak 2, egongo dira salgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu