ONCE Euskadiren Sari Solidarioak 2024 martxan
2024-03-26 12:30 KultureaHautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 6an amaitzen da.
Erretratua: Ibai Armentia
ONCE Euskadik ONCE 2024 Sari Solidarioak deitu ditu, erakunde pribatuek, publikoek eta persona fisikoek Euskal Autonomia Erkidegoan egiten daben lana autortzeko. Sariak persona, enpresa, GKE, erakunde, komunikazino lan eta Herri-administrazinoei zuzenduko dira, beti be Epaimahaiak holan erabagita, ONCE Gizarte Taldearen Kultura Instituzionalagaz eta Hirugarren Sektorearen helburuei jaramon eginez Ekonomia Sozialaren filosofiagaz bat eginez, egindako lan solidarioak aintzat hartuta. Eta zehatzago, herritar guztien aldeko irisgarritasuna, norbanakakoaren autonomia eta gizarte bateratzaile baten alde lan egiteagaitik.
Hautagaitzen aurkezpena edegi da, beraz proposamenak bialdu nahi dituanak posta elektronikoz bialdu beharko ditu ONCE Euskadiko lurralde Kontseilura (ctpaisvasco@once.es) maiatzaren 6a baino lehen, hautagaitzea ziurtatzen dauen dokumentazinoa nahi beste erantsiz.
Danetara, bost kategoria sarituko dira, eta sari bana kategoria bakotxeko:
1. Enpresa, GKE, edo erakundea. Joan dan urtean azaldutako sensibilidade sozialagaitik, edota egoera larrienean dagozanen eskubide sozialen alde azaldutako ibilbideagaitik.
2. Programa, artikulo edota komunikazino proiektua (Telebista, Irratia, Prentsa Idatzia, Prentsa Digitala). Edozelako gai sozialaren arloan eraginik izan daben jazoeren barri modu esanguratsuan jorratzeagaitik, beti be ONCE Gizarte Taldearen oinarrizko baloreakaz, Ekonomia Sozialaren filosofiagaz eta Hirugarren Sektorearen helburuakaz bat eginez.
3. Persona Fisikoa. Euskal Autonomia Erkidegoan Gizartean euren tokia bilatzen saiatzen diran kolektiboen alde modu solidarioan egindako lanagaitik edota izandako ibilbideagaitik.
4. Enpresa. Kanporaketa arriskuan dagozan personen inklusino soziolaboralean modu esanguratsuan egin daben enpresei, ekonomia sozialaren arloan dabizenei lehentasuna emonez.
5. Administraznio Publikoari, herritar danen aukeren bardintasunaren alde modu solidarioan programak eta etenbako proiektuak sustatzeagaitik.
Epaimahaiaren erabagia bagilaren 18an Gasteizko Europa Jauregian egingo dan sari banaketa galearen aurreko egunetan jakinarazoko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!