Maiatzaren 3an hasiko da 'XII. Poetak Maiatzean Nazinoarteko Poesia Jaialdia

Bizkaie! 2024-03-26 10:08   Kulturea

100 ikuskizun baino gehiago izango dira Gasteizen eta Arabako hainbat herritan.

Honako honeek izango dira poesiagaz egindako hitzordura joango diranetako batzuk: Gioconda Belli, Alexis Díaz Pimienta, Manuel Rico, Peru Iparragirre, Jordi Doce, Mario Obrero eta Mairym Cruz-Bernal Puerto Ricoko olerkaria.

Aurtengo edizinoa, jantzeari eskainiko jako eta, besteak beste, akademia honeek hartuko dabe: Arteria, DameSwing Ballroom, Lakua Danza eta Gisela. Beste protagonistetako bat izango da Lorca eta lan honeek eskainiko ditue: Pasión Vegaren Lorca Sonoro edo Luna de Pergaminoren Lorca para bebés.

Denporaldi honetan, daborduko sendo dagozan ekimenek animauko ditue kaleak, besteak beste, Poesia Etxarteetan, Usoen Eguna eta Itsasoari begira. Gustu eta edade guztietarako Estadu mailako eta nazinoarteko olerkariei esker, poesiak Arabako bizitza soziala bustiko dau.

Horrezaz gan, maiatzaren 3an, Kristalezko orrialdeak izeneko jarduerea hasiko da. Bertan, olerkariek saltoki kolaboratzaileetan idatziko ditue euren neurtitzak.

Poetak Maiatzean Nazinoarteko Poesia Jaialdiaren helburua da herritarren artean poesia zabaltzea, Estaduko eta nazinoarteko olerkariak ezagutaraoztea eta Gasteizko eta Arabako txoko guztietan poesia zabaltzea.

Kontuak kontu, Aitor Salazar Calleja gasteiztarrak egin dau jaialdia iragarriko dauen kartela:



Poetak maiatzean ekimena 2012an sortu zan poesiagazko maitasuna, irakurketa eta idazketea zabaltzeko asmoz. Horren helburua zan gizartea poesian barruratzea, ha ezagutzeko aukerea izatea eta, zergaitik ez, poesiagaz maitemintzea. Eta ondo lortu dau hori guztia, izan be, jaialdi honi esker, poesia saltokietako erakusleihoetatik Udaleko osoko bilkuraraino heltzen da. Baina ez da hori bakarrik, izan be, 'Poetak maiatzean' egitasmoari esker, poesia Arabako txoko guztietara zabaltzen da eta Pasión Vegak Lorca itzuliko deusku gure Principal Antzoki maitera", adierazo dau Sonia Díaz de Corcuerak, Kultura eta Hezkuntza zinegotziak.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu