Alkartasuna Libreramente liburu-dendearen kontrako erasoaren aurrean
2024-03-26 08:16 Pil-pileanErasoa, zapatuan izan zan Barakaldon.
Bizkaiko Liburu Saltzaileen Alkarteak gogor salatu dau zapatuan Barakaldon Libreramente liburu-dendearen kontra egindako erasoa. Tristura handia sortzen desku liburu-dendearen kontra agertu diran indarkeria eta intolerantzia egoerak.
Libreramente, konpromiso-gune bat da. Bertan, ideak babesten dira eta pensamendu aniztasunari eusten deutsagu. Ezagutzara eta kulturara bideratutako leku bati erasotea gizarte libre eta demokratiko baten zutabeei erasotea da.
Liburuak erretzen diran tokian, azkenean gizonak erretzen dira (Heinrich Heine).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!