‘Bidaiarien Txokoa-Rincón de la gente viajera’ Begoña eta Santutxuko udaltegietan

Bizkaie! 2024-03-25 10:46   Kulturea

Hitzorduak apirilaren 4tik 13ra izango dira.

Programeak bidaiariak batzea dau helburu, hareen bizipenak eta bidaiei buruzko ikuspegiak konpartidu deiezan.

Jarduera guztietarako sartzea doban eta librea izango da edukierea bete arte.

Bilboko Udalak atonduta, programaren 20. urteurrena Baideh Trio taldearen kontzertuagaz hasiko da eta Asia erdialdeko Khorasan eskualdeko musikea ekarriko deusku.

Berbaldietarako, Igone Mariezkurrenak Westfjords eskualdean, Zirkulu Polar Artikotik 50 kilometrora, izandako abenturei buruz berba egingo dau; David Fernandezek eta Amaia Magureguik, hezkuntzea zelan aldatzen dagoan jorratzen dauen dokumentala aurkeztuko dabe; eta Josu Iztuetagaz, "Nairobitarra" autobuseko bere etaparik ederrena izango dau ardatz.

Beste alde batetik, Begoñako eta Santutxuko Udaltegietan Mendi Film Jaialdian parte izan diran dokumentalen proiekzio zabalaz gozetako aukerea egongo da. Lan aitagarrienen artean dagoz, besteak beste, "Elevated", aurreko urteko Eskaladako Film Onenaren Saria jaso ebana eta Crying Glacier, Mendi Film 2023 Film Labur Onenaren Saria.

Aurkezle lanak Juanra Madariagak egingo ditu.

Programan erakusketa nagusi bi izango dira: Cien lenguajes, Amaia Maguregui eta David Fernández argazkilariena; eta Gagauzia, minoría étnica en la estepa moldava, Diego Herrera Carcedo kazetari eta argazkilariarena. Lehenengoa Begoñako Udaltegian gozau ahal izango da, eta Herrerako obrea, barriz, Santutxuko Udaltegian egongo da. Biak apirilaren 5etik aurrera bisitau ahal izango dira. Horrezaz gan, apirilaren 12an, arratsaldeko 18:00etan Diego Herrerak bisita gidatua eskainiko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu