Badator 'BAS' Musika Sakratuaren Jaialdia

Bizkaie! 2024-03-21 10:34   Musikea

Martiaren 22tik 26ra bitartean.

Bilboko Udalak atondutako Bilboko Arte Sakratuaren Jaialdia badator, izan be, musika sakratuko 5 kontzertu eskainiko ditue Enkarnazinoko eleizan Sacra Legata izenburupean. Kontzertuak, 19:30etik aurrera izango dira. Taldeek, XII. eta XX. mendeen artean idatzitako erlijino-musikea joko dabe.

Lehenik eta behin, martiaren 22an, zapatuan, Calmus Ensemble taldeak J.G. Rheinberger-en Cantus Missae eta J.S. Bach-en motete lanak eskainiko ditu, Elisabeth Grümmer oboe-joleagaz, Magdalena Schenk-Bader biola-joleagaz eta Antje Nümberger biolontxelisteagaz.

Bigarren egunean, martiaren 24an, Ensemble il Caravagio izango da talde protagonistea, W.A. Mozarten Die Schuldigkeit des ersten Gebots KV35 drama sakroagaz, Gwendoline Blondeel sopranoaren, Mathilde Ortscheidt mezzosopranoaren, Julien Behr tenoreagaz eta Camile Delaforgeren musika-zuzendaritzearen eskutik.

Hurrengo egunean, martiaren 25an, Barbara Hendricks sopranoak, Roland Pöntinen pianistak eta Ulf Englund gitarristeak Amazing Grace programari helduko deutse. Bertan, J.S. Bach, Franz Schubert, Franz Liszt eta Maurice Ravel konpositoreen lanetan zentrauko dira.

Azkenik, martiaren 26an Tiburtina Ensemble-k amaiera-kontzertua eskainiko dau Hildegard von Bingen-en Ego sum homo obreagaz.

Sarrerak Arriaga antzokiko txarteldegian (zapatutik martitzenera, 11:30-14:00 eta 17:00-19:00; eguaztenetik barikura, 11:30-14:00 eta 17:00-20:00) eta www.teatroarriaga.eus eta https://musika-musica-bilbao.eus webguneetan erosi daitekez.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu