Zilibito Records taldeak 'Deabruen Doinuak' bideoa aurkeztu dau

Bizkaie! 2024-03-20 11:18   Musikea

17 eta 18 urteko gazteek kantu hori ondu dabe beste lau abestigaz batera.

Zilibito Records taldeko kideak Oiartzungoak dira, eta letra eta musika idatzi deutsee beren barruko kezka eta ezinegon mental edo fisikoei.

Deabruen Doinuak izenburuko EP bat egitea da asmoa. Autotunea erabiliz, gustuko daben trap eta pop abestiak lantzeko pasarte elektronikoak be ez ditue baztertzen eta punka jorratzen hasteko bidean be badabiz.

Musika urbanoa egiten dauen Oiartzungo kolektiboa da Zilibito Records.

Bideoa Mugak egin dau. Zilibito Recordsekoek musikeagaz bizi ditue deabruen doinuak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu