2024ko ArteDrama Euskal Laborategia (ADEL) apirilaren 1etik 6ra

Bizkaie! 2024-03-13 13:31   Kulturea

Hitzorduak Aulestin izango dira.



ArteDrama Euskal Laborategia (ADEL), arte eszenikoetan euskeraz dabizenen topagunea da; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizaleentzat urtero zabaltzen dan gunea, eztabaidak, jakintza eta alkartrukeak sustatzea da asmoa, astelehenetik zapatura, 48 ordu, 6 irakasleren tailerrak: ikastaro guztiak euskeraz izango dira, eta matrikulea 500€-koa (baita lotarako lekua eta otorduak be). 

Egitaraua

Apirilaren 1ean, Postdatarik gabeko gutunak. Xake Produkzinoak. Aulestiko udal aretoan, gaueko 21:00etan.

Apirilaren 2an, Ixa bella piztia. Ainhoa Alberdi + Putaren bakarrizketea eroetxean. Manvcodiata Antzez-sorkuntzea. Aulestiko udal aretoan, gaueko 21:00etan.

Apirilaren 3an, Ihesi. Iduzkilote Antzerki Taldea. Aulestiko udal aretoan, gaueko 21:00etan.

Apirilaren 4an, Belarriprest. Amaia Bono. Aulestiko udal aretoan, gaueko 21:00etan.

Apirilaren 5ean, Gure xaharrak. Bonbon Beltz Antzerki Taldea. Aulestiko Frrontoian, gaueko 22:00etan (5 euroan).

Apirilaren 6an, Marmarra. ATX Teatroa. Aulestiko Frontoian, gaueko 22:00etan (5 euroan).

Informazino gehiago eta matrikulea: info@artedrama.com / (+34) 615 779 511.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu