Badator IV. Bizkaiko Taldekakoa
2024-03-12 13:14 BertsolaritzeaMartiaren 15ean izango da lehenengo saioa Gernika-Lumon.
Bizkaiko bertsolaritzearen oinarria indartzea dau helburu Bizkaiko Taldekakoak; 2017an egin zan lehenengoz, baita 2019an eta 2022an be. Beraz, laugarren edizinoa izango da aurtengoa. Guztira, 16 taldek emon dabe izena, eta hiru fasetan jokatuko da txapelketea; finala, barriz, maiatzaren 25ean izango da, Arrigorriagan.
Taldekakoaren bitartez, bertso eskolak eta eskualdeak indartu gura dira; modu informalean eta jai-giroan. Horrezaz gan, atontzaile, epaile eta gai-jartzaile barrien sorrerea be bultzauko da.
Taldeak, gitxienez, sei lagunekoak izango dira, asko 8-10 ingurukoak dira. Saio bakotxean ondorengo lanak edo funtzinoak egongo dira:
- 3 bertsolari.
- Gai-jartzaile bat.
- Epaile bat.
- Laguntzaile bat.
Guztira, 16 taldek emon dabe izena Taldekakoan, eta 120 parte-hartzailetik gora izango ditu lehiaketeak. Parte hartzaileen perfilari jagokonez, oso anitza da: gazteak, beteranoak, aspaldi bertsotik aparte ibili diranak, hasibarriak, Bizkaiko Txapeldunak, Txapelketetan parte hartu dabenak, edo sekula parte hartu ez dabenak. Helburua aniztasun hori lortzea zan, eta lortu da adierazo dabe atontzaileek.
Taldeak
- Durangalduek (Durangaldea): Iruri Altzerreka, Araitz Katarain, Ainhoa Urien, Miren Amuriza, Ixone Asategi eta Irune Basagoiti.
- Estropozu (Arrigorriaga): Arkaitz Zipitria Mendizabal, Iker Garitagoitia, Peio Molinuevo, Maider Altuna, Aitor Arrutia, June Aizpurua, Ainhoa Belanco, Izaro Arsuaga eta Andrea Bañuelos.
- Far West (Enkarterri-Ezkerraldea-Meatzaldea): Imanol Arrutia, Jon Martinez, Ander Ezeiza, Ander Ucelay, Asier Alcedo, Idoia Anzorandia, Arkaitz Herrero, Ion Barrocal, Aitziber Bengoetxea, Eneko Diego eta Gari Morgado.
- Gaztetu ala hil (Bilbo): Ainhoa Markinez, Enare Muniategi, Ana Picallo, Ainhoa Arregi, Haizea Telleria, Maite Sarasola, Mikel Galarza, Joseba Barandiaran eta Javier Martinez.
- Itallen (Larrabetzu): Etxahun Lekue, Sergio Peña, Patxi Gaztelumendi, LeireEtxebarria, Joseba Ortuzar, Peru Berazategi, Julen Gaztelu eta Iskander Euba.
- Karidadeko Masokistak (Uribe Kosta): Beñat Lopez, Oier Aizpurua, Josu Landeta, German
- Kortabarria, Iñigo Kortazar, Aitor Fernandez de Martikorena eta Peio Arondo.
- LauBuru (Busturialdea): Aitor Etxebarriazarraga, Mikel Retolaza, Eneko Aldana, Asier Galarza, Jon Arano eta Alain Cubero.
- Laukijjek (Durango): Igor Galarza, Bittor Salterain, Paulo Salterain, Unai Iturriaga, Erika Lagoma eta Ander Elorriaga.
- LeartiBai+ (Lea Artibai): Aissa Intxausti, Josune Aramendi, Garazi Navarro, Nerea Ibarzabal, Xabat Galletebeitia, Oier Azula, Jone Antsotegi, Lurdes Ondaro eta Aitor Ruiz.
- Leioatik Leioara (Leioa-Uribe Kosta): Peru Vidal, Inazio Vidal, Beñat Vidal, Xabier Sainz de la Maza, Galder Bilbao eta Jon Ortiz.
- Pirata bertso-taldea (Plentzia-Gorliz-Lemoiz-Urduliz): Erlantz Ibargurengoitia, Maialen Markaida, Jon Etxebarria, Peru de Pedro, Joanes Igeregi eta Gabi Basañez.
- Taket Uribe (Butroe): Izaro Bilbao, Jone Larrinaga, Mikel Goiriena, Jokin Arriola, Itxaso Baraizarra, Kattalin Arriola, Eneko Elordui, Ibon Larrazabal, Aitor Esteban, Garazi Mendoza, Asier Legarreta eta Alaitz Uriarte.
- Troiako zaldia (Busturialdea): Janire Arrizabalaga, Ander Arrien, Beñat Bilbao, Koldo Gezuraga, Jokin Antsotegi, Imanol Ziluaga, Ander Elortegi eta Jokin Abaitua.
- Urruxarrak (Durangaldea): Alaitz Areitio, Gorka Lazkano, Peru Magdalena, Hodei Zenikaonandia, Txomin Magdalean eta Eneko Abasolo.
- Zapatilapeko txikliek (Gernika): Iker Uriarte, Ibai Amillategi, Julen Ibarguengoitia, Koldo Muñiz, Antton Gorriño, Xabier Enbeita eta Inazio Gonzalo.
- Zornotzako bertso oskola (Zornotza): Ander Aldazabal, Beñat Romero, Alain Barañano, Ander Gerrikaetxeberria, Iñaki Iza, Xabier Irakulis eta Iker Pastor.
Kanporaketak
Kanporaketak martiaren 15a eta maiatzaren 4a bitarte jokatuko dira; danak jokatutakoan jakingo da nortzuk kantauko daben finalaurrekoetan.
Finalaurrekoak eta finala maiatzaren 25ean izango dira, Bizkaiko eskolarteko finalagaz batera Arrigorriagan. Ganera, egun osoko plana atondu dabe; goizean eskolarteko finala; ondoren, eskolarteko bat-bateko finala eta bazkaria; eta horreen ostean, finalaurrekoei emongo deutse hasierea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!