Martiaren 13an eta 20an egingo da Xare Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldia

Bizkaie! 2024-03-12 08:38   Kulturea

Barakaldon, 400 ikasle inguruk parte hartuko dabe.

Sei tailer praktiko, berbaldi interaktibo bi, Egunean Behin jokoaren zuzeneko partida bat eta Memeka lehiaketearen aurkezpena dakarz IV. Xare Jardunaldiak Barakaldoko Clara Campoamor Zentro Zibikora. Horrezaz gan, La Basuren zuzeneko kontzertua. 381 ikasle, 3 gune eta euskerazko IKTen eta kultura digitalaren erreferentziazko plaza bat: Xare.

Egoitzak hiru gune hartuko ditu: IKAS Aretoa, ERA Aretoa eta JOLAS Aretoa. Holan, goizeko 9:00etatik 13:45ra, hiru taldetan banatuta eta beste horrenbeste txandatan, ikasleek Xare jardunaldiak dakarren egitarau osoaz gozetako aukerea izango dabe.

9:00etan ondoetorria egingo deutsee gazteei Auditorioan, eta jardunaldiaren nondik norakoak bertatik bertara jarraituko ditue.

Egitaraua:

> IKAS aretoan, gazteek 6 lantegi praktikotan trebatzeko aukera izango dabe.

Musikea sortu, nahastau eta zabaltzeko aplikazinoak – Dj Makala.
Appinventor. Android mobikorretarako aplikazinoak sortzeko oinarrizko ezagutza – Talaios.
Reel/Tiktok – eus
Arduino; hardware aplikazinoetako hizkuntzea eta aukerak– Protomakers.
Gamer gela – Game Erauntsia.
Argazkilaritzea eskuko telefonoagaz, Instagram baino gehiago– Oier Fuentes.

> ERA aretoan, berbaldi labur eta dinamiko bitan parte hartuko dabe.

Pribatutasuna Sarean – Maider Likona informatika injinerua, Gisa alkartea.

Sare sozialetan erabiltzaileek ixten daben arrastoaz eta honen ondorioez jardungo dira.
Hartu-emonak 3.0: like bat emon– Ane Ortiz sexologoa.
Esparru digitaleko hartu-emon afektibo-sexualen eredua aztertzeko, eta arriskuak gitxitzeko edo ebitetako baliabideak jorratuko ditue.

> JOLAS aretoa da aurtengo barritasun nagusia.

Aurtengo edizinoak euskerearen eta IKTen inguruko esperientzia ludikoa indartu nahi dau. Horretarako, besteak beste, Egunean Behin jokoaren zuzeneko partida batean lehiatzea proponiduko deuutsee gazteei.

MEMEka Leihaketea, Azkue Fundazinoak eta Iametzak Memeka lehiaketea aurkeztuko dabe, Ainhoa Etxebarria aurkezlearen eskutik

Egitasmoa Azkue Fundazinoak atondu dau, Eusko Jaurlaritzako eta Portugaleteko Udalaren babesari esker.

Informazino gehiago, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu