2024/03/15 .
Andoaineko Martin Ugalde Kultur Parkean. | Jardunaldiak'Enplegatu publikoen hizkuntza planifikazinoan salto egiteko momentua: ereduak eta proposamenak'
Txillardegi Gogoeta Guneak (Telesforo Monzon eLab-en ekimenak), Euskalgintzearen Kontseiluagaz batera, hausnarketa-jardunaldia atondu dau, funtzino publikorako sarbidean hizkuntza-eskakizunen legezkotasuna blindetako eta euskerearen erabilerea normalizetako prozedurei segurtasun juridikoa emoteko proposamenak egiteko. Gai hori beste eremu geografiko batzuetan, Katalunian eta Galizian, zelan arautzen dan ezagutuko dogu eta sufriduten gagozan higadura judizialeko egungo egoereari erantzuteko preminazko neurri juridiko zehatzak eztabaidatuko ditugu.
Horretarako hiru legelari-adituk parte hartuko dabe. Alde batetik, Eva Pons i Perera, Bartzelonako Unibersidadeko Zuzenbide Doktorea eta Konstituzio Zuzenbideko eta Filosofia Politikoko irakaslea, eta bestetik, Carlos Alberto Amoedo Souto, Coruñako Unibersidadeko Administrazino Zuzenbideko Katedraduna. Katalunian eta Galizian funtzino publikoa arautzeko legediaz egingo dabe berba.
Ondoren, Iñigo Urrutia Libarona EHUko Administrazino Zuzenbideko irakasle agregatuak, Txillardegi Gogoeta Gunearen eskariz.
Kontuask kontu, Berria Telebistak Streaming bidez zuzenean emitiduko dau YouTube kanalean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!