UPV/EHUk Emakumeen Nazinoarteko Eguna ospatu dau lau langileri omenaldia eginez

Bizkaie! 2024-03-12 07:55   Kulturea

Ekitaldian, genero ikuspegidun ikerketearen sariak be emon ditue.

Euskal Herriko Unibersidadeak ekitaldi instituzionala egin dau Bilboko Hezkuntza Fakultadean, Emakumeen Nazinoarteko Eguna ospatzeko ekitaldiak tarteko dirala, unibersidade komunidadeko lankideei omenaldia egiteko. Ekitaldian, Eva Ferreira errektoreak eta Aitor Zurimendi UPV/EHUko idazkari nagusiak autortzea egin deutsee Bizkaiko Campuseko lau langileri: hiru irakasle, eta Kudeaketako eta Administrazino eta Zerbitzuetako teknikari bat (TEKAZEL), beren kolektiboen ordezkari legez.

Bizkaiko Campuseko Bardintasun batzordeek honako emakume honeek autortu ditue:

 Alicia García de Galdeano Zaldivar.
 Jasone Astola Madariaga.
 Maria Dosil Santamaria.
 Natalia Aranburu Rojas.

Eva Ferreira errektoreak adierazo dauenez, nabarmenak izan dira UPV/EHUn bardintasunaren arloan egindako aurrerapenak, baina ezin gera gaitekez errealidade honetan. Ezinbestekoa da aurrera egiten jarraitzea, izan be, bardintasuna maila formalean bermatzen daben legeakaz batera, konpromiso zehatzak hartzen dituen gizonen eta emakumeen jarrera aktiboak behar ditugu, nork bere bizitza profesionalean eta personalean. Era berean, beharrezkoa da gure aurreko emakumeen lana ikusarazo eta autortzea, eta helburu horretan laguntzeko, gaur urteroko omenaldi eta sari banaketea egiten dugu, geure unibersidadeko profesionalei sariak aintzat hartuko badira.

Bardintasuna Sariak 2024

Ekitaldi berean, Elena Leiñena UPV/EHUko Bardintasunerako zuzendariak sariak emon deutsee urtero sustatzen dituan deialdiei:

Ilargi Bengoetxea Gartziak irabazi dau Micaela Portilla Vitoria sariaren XI. edizinoa, ikerketa feministei edo generokoei buruzko tesi onenari.

Master amaierako lanetan genero ikuspegia txertatzeari buruzko Maria Goyri sariaren XII. edizinoak Javier Ramos Escapa saritu dau.

Eta Francisca de Aculodi Sariaren X. edizinoak, Gradu Amaierako Lanetan (GRAL) genero
ikuspegia txertatzeagaitik, honako honeek saritu ditu:

 Arteak eta giza zientziak: Mara Barrutia Reboredo eta Nora Acosta López.
 Gizarte eta Lege Zientziak: Amaia Arocena Txurruka eta Carmela Santamaria Bezanilla.
 Osasunaren Zientziak: Jon Gil Barreiro eta Alazne Apraiz Arias.

Ekitaldia Gorrondatxe folk taldearen kon tzertuagaz amaitu da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu